93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Gizarte Segurantza, 691/2015

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 691/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Makumba tropical sociedad limitadari legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut, adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa, epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik), 2016ko uztailaren 19ko 11:30ean, 104. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko martxoaren 23an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1603814