93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANAZKO ZONALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUETARAKO MANKOMUNITATEA

Larrialdietarako laguntza arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako Mankomunitateak, 2016ko apirilaren 14an egin zuen Batzarrean,

ERABAKI ZUEN:

Hasiera batez onestea Larrialdietarako laguntza arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarri Aranatzen, 2016ko apirilaren 14an.–Burua, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L1605388