93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kirolaren Kontseilu Sektorialaren antolaketa eta funtzionamenduaren gaineko erregelamendu berria. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2016ko maiatzaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Tuterako Udalaren Kirolaren Kontseilu Sektorialaren antolaketa eta funtzionamenduaren gaineko erregelamendu berria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Dena dela, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Tuteran, 2016ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1605383