2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Akats materialaren zuzenketa 2016ko karga tasak behin betiko onesteko iragarkian
Akats materiala aurkitu denez udal honen 2016ko karga tasak behin betiko onesteko iragarkian, 2016ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 29koan, karga horien hasierako onespena erabaki zen osoko bilkuraren datan atzemandako akatsa zuzentzen da, eta honela idatzirik gelditu da:
“Tebasko Udalak, 2015eko azaroaren 11ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2016ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.”
Horren zuzenketa egiten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Tebasen, 2016ko apirilaren 29an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1605409