93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Kargu publikoen ordainsariak

Etxarri Aranazko Udalak, 2016ko martxoaren 23an egindako batzarran, ondoko akordioa hartu zuen:

Ikusirik 21/2014 Foru Legea, azaroaren 12koa, Toki Ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituena, 2015eko eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarriturik, Udaleko kontu hartzailea kontsultaturik, Udalaren ezaugarri bereziei erreparatu ondotik, osoko bilkuran Udalbatzak aho batez honako hau erabaki du:

Lehena.–Alkateak dedikazio osoa izatea mantentzea.

Bigarrena.–Alkateak lanaldi osoa izanen du, hau da, 35,40 ordu astean. Bestalde, 30.486,98 euroko soldata gordina jasoko du urtean (29.667,98 + 819 euro, laguntza familiarraren diru kopurua), hamabi hilabetetan banatua, eta aparteko bi paga, 2.177,64 euro gordinekoa bakoitza. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik. Era berean, Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea. Alkatearen ordainsariak urtero eguneratuko dira Nafarroako Administrazioko funtzionarioen igoerarekin batera, organo eskudunak bestelako igoerarik ezartzen ez badu. 2016rako igoera %1a izan da.

Hirugarrena.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko, legediak agindutako moduan.

Laugarrena.–Alkatearen liberatzeari buruzko erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra.

Bosgarrena.–Dedikaziorik ez duten gainerako hautetsiek zenbateko hauek jasoko dituzte organo kolegiatuetara joateagatik.

Organo kolegiatuetan agertzea: 95 euro (laurogeita hamabost euro) organo kolegiatuetako bilkura bakoitzean agertzeagatik; urtean 1.459,36 euro, gehienez ere.

Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta. Hurrengo urteetan, zenbateko horiek eguneratuko dira, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak onesten duen urteroko ebazpenean xedatutakoaren arabera.

Seigarrena.–Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuen ordainean, betiere gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira. Baldintzak eta zenbatekoak, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien alorrean ezartzen direnak izanen dira. Espresuki onesten da Gizarte Segurantzako diruzaintzarekin sinatutako hitzarmena dela-eta alkatearen lanpostuari dagokion gastua, hain zuzen ere, bera funtzionarioa den aldetik kotizatzen zuen kopurura iristea xedea duena (1.798,92 euro 2016rako). Kopuru hori 9120 16209 zenbakidun kontu-sailean kontabilizatuko da, alegia, Alkatetzaren Gizarte Segurantzaren Osagarria izeneko kontu-sailean.

Zazpigarrena.–Zinegotzien ordainsariei buruzko erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra.

Zortzigarrena.–Erabaki honen berri ematea Udaleko kontu-hartzailetzari.

Bederatzigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Etxarri Aranatzen, 2016ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1605727