93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIGANDA

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zigandako Kontzejuak, 2016ko apirilaren 29an egin herritarren batzarrean, hasiera batean onetsi zuen 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat, aurrekontua jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Kontzejuaren usadioari jarraikiz horretarako prestaturik dagoen tokian, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zigandan, 2016ko maiatzaren 4an.–Alkatea, José María Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L1605387