93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Francoren diktaduran emandako goresmen sariak deuseztatzeko erabakia

Udalak, 2016ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

“1936ko kolpe militarraren ondorioz erahildako eta errepresioaren biktima diren nafartarrei aitorpena egiteari eta kalteordain morala emateari buruzko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legearen 12. artikuluarekin bat, Francoren erregimenarekin lotutako pertsonei emandako goresmen sariak, izendapenak, tituluak eta instituzio-ohoreak deuseztatzea ezartzen baitu.

Ikusirik Informazio eta zerbitzu orokorren jarraipenerako Udalaren Batzorde Iraunkorrak 2016ko apirilaren 19an horretarako eman duen irizpena, erabaki da:

Berrikusi eta baliogabetzea erabaki hauek:

1. Burlatako Kontzejuko Hogeiko Batzarrak 1958ko ekainaren 16an hartutako erabakia, Francisco Uranga Galdiano Burlatako herritar kutun izendatzen duena.

2. Burlatako Udaleko kudeaketa batzordeak, 1971ko urtarrilaren 8an hartutako erabakia, Burlatako Udaleko lehen domina Federico Gerona De la Figuerari ematen diona.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.”

Burlatan, 2016ko maiatzaren 2an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1605406