93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Merkataritzako Mahaiaren funtzionamenduaren erregelamendua. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2016ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Antsoaingo Merkataritzako Mahaiaren funtzionamenduaren gaineko erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1605378