93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketa ordenantza fiskalean, Oibarko museoan (Oibarko Etxea) eskatu beharreko prezio publikoak arautzen dituenean. Behin betiko onespena

Oibarko Kontzejuak, 2016ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Oibarko museoan (Oibarko Etxea) eskatu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean (2016ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 21ean).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oibarren, 2016ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

ALDAKETA OIBARKO MUSEOAN (OIBARKO ETXEA) ESKATU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN

5. artikulua (“in fine”):

Erabilera anitzeko aretoa alokatzea: 21,78 euro/ordua.

Oibarko Udalak antolatzen edo diruz laguntzen dituen jarduerak ordaintzetik salbuetsiko dira. Ez du museoaren gainerakoetara sartzeko eskubiderik emanen, eta erabiltzailea izanen da haren erabilera zuzenaren eta egin ditzakeen kalteen erantzule.

Iragarkiaren kodea: L1605413