93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

544/2016 EBAZPENA, 2016ko apirilaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia, Espazio eta Ondareari buruzko Ikasketa Aurreratuetan izeneko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Ikasketa planak izan duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2011ko urtarrilaren 28an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2011ko otsailaren 24an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2011ko otsailaren 7ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia, Espazio eta Ondareari buruzko Ikasketa Aurreratuetan izeneko Unibertsitateko Master titulua lortzeko ikasketa plana argitaratzea.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2016ko apirilaren 11n.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia, Espazio eta Ondareari buruzko Ikasketa Aurreratuetan izeneko Master tituluaren ikasketa-plana

Jakintza-adarra: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak.

Tituluaren espezialitateak:

–Erdi Aroko Historia eta Historia Modernoa espezialitatea.

–Historia Garaikidea espezialitatea.

Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

24

Aukerakoak

18

Master Amaierako Lana

18

Kredituak osotara

60

Ikasketa-plana laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera):

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

Oinarrizko modulua

24

Artxibozaintzako antolaketaren hastapenak

Nahitaezkoa

3

Hisoria eta kultura ondarea ezagutzeko iturriak

Nahitaezkoa

3

Lurraldea eta gizartea

Nahitaezkoa

3

Joera historiografikoak eta egungo metodologia-alderdiak: Historiaren teoria eta praktika

Nahitaezkoa

3

Kapitalismoaren krisia eta birmoldaketa Espainian.

Nahitaezkoa

6

Monarkia feudaletatik estatu modernoaren genesira

Nahitaezkoa

6

Erdi Aroko Historia eta Historia Modernoa espezialitatea

18

Nafarroako Erdi Aroko Historia

Aukerakoa

6

Nafarroako Historia Modernoa

Aukerakoa

6

Kulturaren historia eta ideologiak Antzinako Erregimenean: heriotza, generoa eta irakurketa

Aukerakoa

6

Erdi Aroko hiriak eta hiri mundua

Aukerakoa

6

Historia Garaikidea espezialitatea

18

Nafarroako Historia Garaikidea

Aukerakoa

6

Espainiako eskuina Europako gerrarte aldian (1918-1936)

Aukerakoa

6

Zinema eta historiografia. Europako historiari buruzko gogoeta zinematografikoa 1917 eta 1945 bitartean

Aukerakoa

6

Nabarrismoaren bilakaera (1839-1939)

Aukerakoa

6

Espainiako Historia hogeita hamar urtetan zehar (1970-200)

Aukerakoa

6

Antzinako Erregimenaren haustura eta estatu liberalaren eraikuntza (1808.1868)

Aukerakoa

6

Master Amaierako Lana

18

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

18

F1605081

Iragarkiaren kodea: F1605081