93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

543/2016 EBAZPENA, 2016ko apirilaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Musika Gaitasunen Garapenean izeneko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Ikasketa planak izan duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2011ko uztailaren 22an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2011ko irailaren 19an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2011ko irailaren 1eko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Musika Gaitasunen Garapenean izeneko Unibertsitate Master titulua lortzeko ikasketa plana argitaratzea.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2016ko apirilaren 11n.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Musika Gaitasunen Garapenean izeneko Unibertsitate Masterra tituluaren ikasketa plana

Jakintza-adarra: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak

Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:

Irakasgai mota

ECTS kredituak

Nahitaezkoak

39

Aukerakoak

9

Master Amaierako Lana

12

Kredituak osotara

60

Ikasketa-plana laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera):

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

Espezifikoa: Musika Gaitasunak

22,5

Musika egituren ezagutza

Nahitaezkoa

4,5

Musika-analisia musika-ikerketari aplikatua

Nahitaezkoa

4,5

Hautematea musikaren ikaskuntzan

Nahitaezkoa

4,5

Musika hezkuntza espezializatuak. Hezkuntza antolamendua eta eginkizunak

Nahitaezkoa

4,5

Kultura transmisioa eta musika gaitasunen garapena tradiziozko dantzan

Nahitaezkoa

4,5

Metodologikoa

16,5

Dokumentu historikoak eta musikologikoak aztertzea

Nahitaezkoa

4,5

Musika-ikerketari aplikaturiko estatistika

Nahitaezkoa

6

Diseinu kualitatiboa musika-ikerketan

Nahitaezkoa

6

Aukerako irakasgaiak

9

Musika eta kultura: ikuspegi antropologikoa

Aukerakoa

4,5

Sormena eta musika: perspektibak ikerkuntzan

Aukerakoa

4,5

Artearen ikuspegitik heztea, esperientzia estetikotik abiatuz

Aukerakoa

4,5

Master Amaierako Lana

12

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

12

F1605079

Iragarkiaren kodea: F1605079