92. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ALBACETEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 99/2016 prozedura

Francisco Gómez Nova jauna, Albaceteko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Josefa Rodríguez Pachonek eskaturik, kaleratzearen ondoriozko erreklamazioa dela-eta Horno de Almansa SLren, Ibercake SLren, Natural Pastry SLren, Horno de Tuesta SLren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den kaleratze/kargu-uzteengatiko 99/2016 prozeduran, LJLaren 59. artikuluak xedatzen duena betez erabaki da Ibercake SLri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2016ko maiatzaren 25eko 11:30ean ager dadin Tinte kaleko 3an, 005. aretoan, adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta Ibercake SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Albaceten, 2016ko apirilaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, Francisco Gómez Nova.

Iragarkiaren kodea: J1605046