2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Aldaketa, Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketaren espedientea, baita erregelamenduzko tramitazioa ere.
Aldaketa horren espedientea jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2016ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean, eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat hartzen da.
Argitara ematen da, aipatutako ordenantzaren aldaketaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.
Zizur Nagusian, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
TERRAZAK ETA BELADOREAK EREMU PUBLIKOAN PARATZEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETA
Aldaketa honek II. kapituluko 5. artikuluari eta VI. kapituluko 19. eta 20. artikuluei eragiten die, Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen udal ordenantzan.
Artikulu bakarra.
5., 19. eta 20. artikuluetan ondotik zehazten diren aldaketak sartu dira, azaltzen den bezala:
5. artikulua. Aipatutako artikuluaren 2. puntuko c) idatz-zatiari erredakzio berria ematen zaio.
5. artikulua. Baldintza orokorrak. Itxitura egonkorrak.
2.–Segurtasuneko edo metakrilatozko kristalak eta altzairuzko edo aluminiozko profilek osatuko dute itxitura, eta ondoko baldintzak beteko dituzte:
a) Egitura zolara ainguraturik egonen da, eta profilek taxutuko dute egitura. Itxituran, luzerako lau metroko, gehienez ere lau ainguragune izanen dira.
b) Segurtasuneko edo metakrilatozko kristala bi profilen artean kokatuko da. 5 edo 10 cm-ko garaiera librea egon beharko da elementu egonkorraren eta espaloiko sestraren artean.
c) Itxitura egonkorren estalduraren punturik apalenak gutienez ere 2,20 metroko garaiera librea izan beharko du barneko aldean, eta, kanpoko aldean, gehienez ere 3,20 metro eremu publikoko zoladuraren sestraren gainean.
19. artikulua. Idazketa berria eman zaio.
19. artikulua. Denboraldia.
Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, itxitura duten eta itxitura egonkorrik ez duten terraza beladoredunendako.
20. artikulua. Aipatutako artikuluko 1. idatz-zatiari erredakzio berria ematen zaio:
20. artikulua. Ordutegia.
1.–Zein den ere jarduera nagusirako baimendu den ordutegia, terraza beladoredunak ordutegi honen barrenean baizik ez dira erabiliko:
–Beladoreak eta mahaiak eremu publikoan paratzeko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 10:00etan, garbitze lanak oztopatu gabe.
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00etan.
–Beladoreak eta mahaiak eremu publikotik kentzeko ordutegia:
- Udako ordutegi berezia (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila):
- Igandetik ostegunera: 24:00ak arte.
- Ostiral, larunbat eta jai bezperetan: 01:00ak arte.
- Ordutegia, urtearen gainerakoan:
- Igandetik asteazkenera: 23:00ak arte.
- Ostegunetan: 24:00ak arte.
- Ostiral, larunbat eta jai bezperetan: 01:00ak arte.
XEDAPEN BAKARRA
Ordenantzaren aldaketa honek indarra hartuko du behin testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
Iragarkiaren kodea: L1604638