2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Laburpena, Eguesibarko helduen euskarazko klaseetarako diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 305418.
Helburua eta xedea: Ordenantza honen helburua da euskara ikasten ari diren Eguesibarko herritar helduei diru-laguntzak emateko modua arautzea.
Eskatzaileen betebeharrak: Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean hurrengo baldintzak betetzen dituztenek eska ditzakete diru-laguntzak:
a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80ra joan izanaren ziurtagiria.
b) Eguesibarren erroldatuta egotea. Eguesibarako Udaleko langileek diru-laguntza eskatu ahalko dute, udalerrian erroldaturik egon ez arren. Eskubide hori aitortua baldin badute negoziazio kolektiboaren bidez, bi laguntzetariko bat aukeratu beharko dute.
c) Eguesibarko Udalari betebehar fiskalak ordainduak izatea (Udalak ofizioz egiaztatuko du gorabehera hori eta behar den prozedura erabiliz jasoko du).
d) 16 urtetik gorakoa izatea.
e) Deialdi honetatik kanpo daude administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak dauden Eguesibarko pertsonak.
Diru-laguntzaren zenbatekoa: Aurrekontuetan aurreikusitako gehieneko asignazioa behar den epean eta moduan aurkeztutako eskabideen artean banatuko da. Deialdian ezarri baldintzak bete beharko dituzte. Matrikularen %15 lagunduko da diruz. Langabeei %30 emanen zaie.
Dena den, diru-laguntzen onuradunek ezin izanen dute 150 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko. Langabeen kasuan, gehieneko kopurua 300 eurokoa izanen da.
Eskabideak aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epea 2016ko irailaren 1etik 30era artekoa izanen da.
Sarrigurenen, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1605643