2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Laburpena, kirol federatu amateurrerako 2016-2017 kirol denboraldirako diru-laguntzen deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 305476.
Deialdi honen helburua.
Deialdi honen helburua da kirol klubei eta irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak ematea, baldin eta 2016-2017 kirol denboraldian lehiaketa federatuko jarduerak egiten badituzte kirol errendimenduko xedez, 15 urtetik gorakoen (gazteen) kirol kategoriatik aurrera edo Udalaren kirol eskoletan maila edo adinagatik ez dauden kategorietan. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Diru-laguntza eskatzeko baldintzak.
Diru-laguntza eskatzen ahalko dute indarra duen legedian ezarritako debekuetako bat ere ez duten entitateek; horrez landa, baldintza hauek bete behar dituzte:
4.1. Sozietatearen helbidea eta helbide fiskala Eguesibarren izatea, eta jarduera bertan egitea, herritarrei zuzendurik.
4.2. Kirol eskola bat antolatzen eta kudeatzen duen kirol klub bat izatea, Eguesibarren aritzea eta Udalak diruz lagunduta egotea, edo ibarrean klub filial bat izatea, lan hori egiten duena.
4.3. Gazteen kategorian fitxa eduki ahal izatea kasuan kasuko eskolako ikasleen %80k gutxienez, betiere ibarreko herritar gisa inskribatuta eta ibarrean erroldatuta badaude, eta kategoria horretara borondatez pasatu nahi badute.
4.4. Kirol errendimenduko xedea duten lehiaketa federatuko jarduerak egin izana 2015-2016 denboraldian.
4.5. Eskabidea aurkezten den egunean legez eratuta egotea eta Nafarroako Gobernuko Kirol Elkarteen Erregistroan eta Eguesibarkoan alta emanda.
4.6. Diruz lagundu nahi den jarduerak Eguesibarko Udalaren beste hitzarmen batzuen edo beste deialdi publiko batzuen bidez finantzatuak ez izatea, bigarren artikuluan ezarritakoa izan ezik.
4.7. Talde bakoitzeko lizentzia federatuen kopurua aitortzea, baita ibarrean erroldatutakoen lizentziak zenbat diren ere.
4.8. Eguesibarko Udalak erabakitako kirol sistema errespetatzea eta indarra duen araudia betetzea.
4.9. Bere baliabideekin edo besterenekin (Udalaren diru-laguntzak ez direnekin) finantzatzea gauzatutako aurrekontuaren %40 gutxienez.
Aurrekontua.
2.1. Deialdi hau 2017rako aurrekontuan 38.000 euroko diru kopurua esleitua izateari lotuta dago, eta Eguesibarko Udalaren 2017. urterako aurrekontuan dagokion kontu-sailaren bitartez bideratzen ahalko da. Horrenbestez, deialdi honetan azaltzen diren laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa izan beharko da ekitaldi horretan.
2.2. Klub onuradun bakoitzari edo klubeko kirol sail bakoitzari emanen zaion laguntzak ez du gaindituko eskabidea aurkezten den unean aurreikusita dauden benetako kirol gastuen %60.
Eskaerak non eta noiz aurkeztu.
Diru-laguntzarako eskabideak ekainaren 1etik 30era bitarte aurkeztuko dira.
Sarrigurenen, 2016ko martxoaren 18an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1605642