92. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Oihan enkantea

Ultzamako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: Mortua hermendian, Loiketa alderdian, 7.263 pagoz osatua; horiek 1.644 metro kubiko zur eta 5.131 m³ enbor txiki egiten dute. Hasierako prezioa: 156.096,68 euro, gehi dagokion BEZa (%12).

Proposamen ekonomikoak, fidantza gisa Udal Diruzaintzan hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekinarekin batera, Udalaren Idazkaritzan aurkeztu beharko dira edo legez ezarritako bideak erabiliz, 2016ko ekainaren 3ko eguerdiko 12:00ak baino lehen.

Eskaintza ekonomikoak Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2016ko ekainaren 3an, ostiralarekin, arratsaldeko 13:00etan.

Sesteoa izanez gero, bigarren enkantea 2016ko ekainaren 9an eginen da, ostegunarekin, 14:00etan, Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2016ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenetxea.

Iragarkiaren kodea: L1605775