92. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa xehakatuaren proiektua, Udal Planeko (Las Eras-HZF) 13. poligonoko 1015, 1016, 1019, 1817, 1818 eta 1819. lurzatietan. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2016ko apirilaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea aldaketa xehakatuaren proiektua, Udal Planeko (Las Eras-HZF) 13. poligonoko 1015, 1016, 1019, 1817, 1818 eta 1819. lurzatietan, Adoración Martínez Gambrak, Jesús Romero Martínezek, Felisa Romero Martínezek eta Ana Maria Romero Martínezek sustatua.

2.–Onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta aldaketa proiektuan jasotako hirigintza arauak ere.

3.–Udal Planaren aldaketa onetsia Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igorriko da, luzaturiko txostenekin batean, onetsi eta 10 eguneko epean, haren kontrolerako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat.

Mendabian, 2016ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

ERANSKINA

Aldaketa xehakatua, Udal Planeko (Las Eras HZF) 13. poligonoko 1015, 1016, 1019, 1817, 1818 eta 1819. lurzatietan (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1605345