92. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa xehakatuaren proiektua, Udal Planeko UE-30 unitatean, 9. poligonoko 1540, 1542, 1621 eta 1622. lurzatietan. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2016ko apirilaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea aldaketa xehakatuaren proiektua, Mendabiako Udal Planeko UE-30 unitatean, 9. poligonoko 1540, 1542, 1621 eta 1622. lurzatietan, Héctor eta Aroa Martínez Garcíak sustatua.

2.–Onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta aldaketa proiektuan jasotako hirigintza arauak ere.

3.–Udal Planaren aldaketa onetsia Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igorriko da, luzaturiko txostenekin batean, onetsi eta 10 eguneko epean, haren kontrolerako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat.

Mendabian, 2016ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

ERANSKINA

Aldaketa xehakatua UE-30 unitatean, 9. poligonoko 1540, 1542, 1621 eta 1622. lurzatietan (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1605259