2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Aldaketa xehakatua Udal Planean. Behin betiko onespena
2016ko apirilaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi da Larragako Hirigintzako Udal Planeko aldaketa (Hirigintzako araudi orokorreko 68. artikulua eta U2-Iparraren araudi partikularra), Udalak berak sustatua (antolamendu xehakatuko determinazioei buruzkoa). 2016ko urtarrilaren 28an hasiera batez onetsi eta 2016ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 1ean, eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarriz hasi zen jendaurreko epea, eta epe horretan ez da alegaziorik jaso. Beraz, argitara ematen da orain haren eduki arauemailea, bat etorririk Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluarekin eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluarekin.
Larragan, 2016ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
ERANSKINA
Udal Planeko aldaketak (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1605557