2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa 2015etik 2016ra luzatutako aurrekontu orokorrean. Behin betiko onespena
2015etik 2016ra luzatutako aurrekontuko 2/2016 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2016ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia:
3420262202.–Kiroldegiko estalkia zaharberritzea eta saneamendua: 165.918,76 euro.
Honela finantzatuta:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 165.918,76 euro.
Cascanten, 2016ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1605427