2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Garapenerako Plan Berezia San Frantzisko karrikako 6 eta 8an. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2016/04/28an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Garapenerako Plan Berezia, San Frantzisko karrikako 6 eta 8. zenbakietan oztopo arkitektonikoak ezabatu eta igogailua paratzeko, San Francisco karrikako 6 eta 8. zenbakietako jabeen elkarteak sustatua eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak 2016ko otsaileko datarekin prestatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 81.1 artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Burlatan, 2016ko maiatzaren 4an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
ERANSKINA
Garapenerako Plan Berezia (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1605257