1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
330/2016 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialerako hauteskundeetarako deialdia egiten duena.
Nafarroako Osasun Mentalari buruzko abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legeak, 16. artikulutik 21.era bitartekoetan, arlo horretako Batzorde Tekniko-Asistentzialaren osaera eta eginkizunak arautu zituen. Lege horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zuen.
Bestalde, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gobernu organoetako eta zerbitzuari atxikitako zentroetako eta inguruko organoetako batzorde tekniko-asistenzialetako langileen ordezkariak hautatzeko araudia arautu zen. Foru agindu hori hein batean aldatu zuten Osasuneko kontseilariaren azaroaren 28ko 154/1997 eta azaroaren 7ko 125/2011 foru aginduek.
Horrenbestez, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari onetsitako Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialerako hauteskundeetarako deialdia egitea. Nafarroako Osasun Mentalari buruzko abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legeak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zuen. Lege horretan aurreikusitakoaren arabera, honako kide hauek hautatuko dira:
–Osasun Mentaleko Lantaldeetako eta Osasun Mentaleko Programetako zuzendarien bi ordezkari.
–Osasun Mentaleko psikiatren bi ordezkari.
–Osasun Mentaleko psikologoen bi ordezkari.
–Osasun Mentaleko erizaintzako langileen bi ordezkari.
–Osasun Mentaleko gizarte-laguntzaileen eta gizarte-langileen ordezkari bat.
–Osasun Mentaleko osasun arloko langile titulugabeen bi ordezkari.
–Osasun Mentaleko gainerako langileen ordezkari bat.
–Osasun Mentaleko terapeuta okupazionalen ordezkari bat.
Hauteskunde horiek martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz eginen dira, Osasuneko kontseilariak azaroaren 28an emandako 154/1997 Foru Aginduaren bitartez sartutako aldaketekin, baita Osasuneko kontseilariaren azaroaren 7ko 125/2011 Foru Aginduan ere. Foru agindu hori organo zentraletako, inguruko organoetako eta zerbitzuari atxikitako zentroetako Gobernu Organoetarako eta Batzorde Tekniko-Asistenzialetarako langileen ordezkariak hautatzeko araudiari buruzkoa da.
Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialerako hauteskundeetarako deialdia argitaratzen den egunean, jendaurrean eta eguerdiko ordu batean, hautaketa prozesua eta bozketa, hurrenez hurren, gainbegiratuko dituzten Hauteskunde Batzordeko eta Hauteskunde Mahaiko kideen zozketa egitea, eta Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren iragarki oholean eta Osasuneko intranetean behin-behineko hautesle-errolda argitaratzea.
3. Alfredo Martínez Larrea eta Enrique Amóztegui Hermoso de Mendoza jaunak Hauteskunde Batzordearen mahaiburu eta mahaiburu ordezko izendatzea, hurrenez hurren.
4. José Luis Ruiz Ciruelos eta José M.ª Ayerra Lazcano jaunak Hauteskunde Batzordearen idazkari eta idazkari ordezko izendatzea, hurrenez hurren.
5. Hauteskunde Mahaia eratuko da, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduaren 15. artikuluarekin bat. Mahai hori mahai ibiltari gisa arituko da Tafallako osasun mentaleko zentroetako bozketan.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
7. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Kudeatzailetzari eta Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko apirilaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
Iragarkiaren kodea: F1605003