1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak apirilaren 27an emandako 23E/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, gehienez 50.000 euroko aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako diru-laguntza emateko deialdia onesten da.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 305079.
Gehienez 50.000 euroko aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako diru-laguntzak.
1.1. Nafarroako Foru Komunitatean 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko azaroaren 15era bitarte egiten diren arte eszenikoetako eta musikako proiektuetarako laguntzak arautzea du xede deialdiak, ikusleentzat interesa duen kalitatezko arte eskaintza anitzari laguntzeko, Nafarroako Foru Komunitateko arte entitate eta taldeekin elkarlanean arituz.
Aurkezten diren proiektuak arte eszenikoen eta musikaren diziplinetakoak izanen dira.
1.2. Proiektuaren aurrekontua 50.000 eurokoa izanen da gehienez.
Entitate edo talde bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.
Iruñean, 2016ko apirilaren 27an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1605231