92. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak apirilaren 27an emandako 22E/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako diru-laguntza emateko deialdia onesten da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 305097.

50.000 eurotik gorako aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako 2016-2017ko diru-laguntzak.

1.1. Nafarroako Foru Komunitatean 2016ko urtarrilaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren arte eszenikoetako eta musikako proiektuetarako laguntzak arautzea du xede deialdiak, ikusleentzat interesa duen kalitatezko arte eskaintza anitzari laguntzeko, Nafarroako Foru Komunitateko arte entitate eta taldeekin elkarlanean arituz.

Aurkezten diren proiektuak arte eszenikoen eta musikaren diziplinetakoak izanen dira.

1.2. Proiektuaren aurrekontua 50.000 eurotik gorakoa izanen da.

Entitate edo talde bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.

Iruñean, 2016ko apirilaren 27an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1605241