92. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak apirilaren 20an emandako 2E/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, 2016an Nafarroako Foru Komunitatean egoitza duten beste autonomia erkidegoetako etxeei diru-laguntzak emateko deialdia onesten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 305166.

Lehendabizikoa.–Onuradunak:

Espainiako beste autonomia erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxeak, bai eta haien federazioa ere.

Bigarrena.–Xedea:

Laguntzak ematea beste autonomia erkidego batzuek Nafarroako Foru Komunitatean dituzten etxeei eta haien federazioari, beren kultur eta gizarte jarduerak sustatzeko, eta, bide batez, haien bazkideen integrazio soziala hobetzeko, Nafarroan haien lurraldeez dugun ezagutza errazteko, eta Espainiako autonomia erkidegoen arteko harremanak eta batasun bideak sustatzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

2E/2016 Foru Agindua, apirilaren 20koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, 2016an Nafarroako Foru Komunitatean egoitza duten beste autonomia erkidegoetako etxeei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Osotara 34.000 euro daude deialdi honetarako, eta 2016ko gastuen aurrekontuko kontu-sail hauen kargura finantzatuko da:

–24.000 euro, "Beste autonomia erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxeentzako laguntzak" izeneko B10006 B1200 4819 144105 kontu-sailaren kargura, gastu arruntak ordaintzeko.

–10.000 euro, "Beste autonomia erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxeetako lokalak eta ekipamenduak erosi eta hobetzea" izeneko B10006 B1200 7819 144102 kontu-sailaren kargura, inbertsioak finantzatzeko.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2016ko apirilaren 20an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1605239