1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 19ko 200/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, adineko pertsonak jantokietara joateko 2016ko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi da, baita haien kudeaketan laguntzen duten entitateak aukeratzeko prozedura ere.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3 b) eta 20.8 a) artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 305047, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lehena.–Xedea.
Deialdi honen xedea da laguntza ekonomikoak ematea baliabide ekonomiko urriak dituzten adineko pertsonei jantokietara joateko.
Bigarrena.–Onuradunak.
Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren II. eranskineko A-14. atalean (“Jantokietarako laguntza ekonomikoa”) xedatutakoaren arabera, deialdi honetan arautzen diren laguntzen onuradunak honako hauek izanen dira:
–Adineko pertsonak eta haien ezkontideak, bikote egonkorrak edo afektibotasuneko antzeko harremana duten pertsonak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
- Erretiroko edo baliaezintasuneko pentsioduna izatea, eta 60 urte eginak izatea.
- Alargun pentsioduna izatea, eta 55 urte eginak izatea.
Salbuespen gisa, adierazitako baldintzak betetzen ez dituzten eskatzaileei ere ematen ahalko zaie laguntza, gizarte zerbitzuen txosten baten bidez egiaztatzen bada laguntza jasotzeko beharra dutela.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Diru-laguntza hauen oinarri arautzaileak Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 19ko 200/2016 Foru Aginduan jaso dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua.
Laugarrena.–Aurkezteko epea.
2016. urtean, deialdia argitaratu aitzin, jantokia erabiltzen ari diren pertsonentzat, hilabeteko epea izanen da eskaera aurkezteko, Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 19ko 200/2016 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Zerbitzua deialdia argitaratu ondoan erabiltzen hasten diren pertsonentzat, hilabeteko epea izanen da eskaera aurkezteko, jantokira joaten hasten diren egunetik aurrera. Nolanahi ere, eskaerak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 30ean bukatuko da.
Iruñean, 2016ko apirilaren 19an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1605192