1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak apirilaren 15ean emandako 198/2016 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez 2016. urtean garapenerako lankidetza programak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 305101.
Lehendabizikoa.–Onuradunak: Honako baldintza hauek betetzen dituzten GGKEak: legez eraturiko pertsona juridikoak izatea; egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea; esku-hartzea egin behar den eskualdean bertako bazkide edo partaide bat izatea; bere zerga betebeharretan egunean izatea; eta diru-laguntzen onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako gainerako debekuetako bat ere ez izatea. Aurrekoez gain, batasunak ere izan daitezke onuradun.
Bigarrena.–Xedea: pobreziaren aurka borrokatzeko eta giza garapena sustatzeko asmoz, Nafarroako erakundeek proposatzen dituzten programak finantzatzea. Programa horiek garapen bidean dauden herrietan dituzten solaskideekin elkarlanean burutu beharko dituzte. Osoko esku-hartzeak izan beharko dira, edo eragin sektorial handikoak. Diru-laguntzen exekuzio epea urtebetekoa izanen da, eta, hala badagokio, jarraipena emanen zaie Nafarroako Gobernuaren finantzaketarekin 2014. urtean eta/edo 2015. urtean hasitako esku-hartzeei.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 198/2016 Foru Agindua, apirilaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2016. urtean garapenerako lankidetza programak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten duena.
Laugarrena.–Zenbatekoa: helburu horietarako, guztira, 1.714.068 euro bideratuko dira, 2016ko Gastuen Aurrekontuko “PFEZaren %0,7ko funtsa. Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004-91100-4819-143105 kontu-sailaren kargura.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko apirilaren 15ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1605232