92. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

73E/2016 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako 2016ko prestakuntza planak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia onesten duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurralderako bakarrik.

Gaur egungo krisi ekonomikoaren ondorioz neurri batzuk hartu eta erreforma batzuk egin behar dira aurrekontu publikoa iraunarazten laguntzeko, kudeaketaren eragimena hobetzeko eta aurrezkia eta eskalako ekonomiak sustatzeko.

Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuak borondate argia azaldu du jarduera ekonomikoa sustatzeko eta enplegua sortzeko behar diren jarduketei heltzeko, praktika egokiak bultzatuz eragile sozialekiko elkarrizketan eta lankidetzan oinarrituta. Horrela langileen enplegagarritasunaren hobekuntza zainduko da, horixe baita enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistemaren azken helburua.

Alde horretatik, Lan Merkatuaren Erreformarako Presako Neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legeak hainbat ekintza biltzen ditu langileen enplegagarritasuna bultzatzeko eta enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema garatzeko, pertsona horiek ikasten jarrai dezaten eta beren lanbide gaitasunak erabat gara ditzaten.

Planteamendu horiekin bat, aipatu legeak prestakuntza helburu duen baimen ordaindu bat ezartzen du, lanbide prestakuntza lanpostuan gertatzen diren aldaketetara moldatu behar dela dio eta langile bakoitzerako prestakuntza-kontu bat, Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakiari atxikia, sortu behar dela aldarrikatzen du; horretarako, funtsezkotzat jotzen du prestakuntza norbanakoaren eskubidetzat hartzea.

Aipatu uztailaren 6ko 3/2012 Legeak egindako aldaketen artean, bereziki aipatu behar da martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuari dagokiona, horrexek enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen baitu; aldaketa horrek lanbide prestakuntzaren azpisisteman zuzenean parte hartzeko aukera ematen die behar bezala egiaztatutako prestakuntza zentro eta entitateei, prestakuntzaren eskaintza zabalagoa, deszentralizatuagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako prestakuntza planak sartzen dira eskaintzen diren prestakuntza-modalitateetan, zeinak martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuan eta hori garatzen duen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan (abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduak aldatua) arautzen baitira. Martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuak enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen du eskaintzako prestakuntzaren arloan, eta hura finantzatuko duten diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu.

Prestakuntza plan horiek diru-laguntza publikoen bidez finantzatuko dira, norgehiagokako araubideari jarraikiz, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak laguntzak banatzeko emanen dituen ebazpenetan adieraziko diren entitate onuradunek gauzatuko dituzte.

Enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema lan esparruan arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legeak zenbait aldaketa sartu ditu, eta deialdi honetan jaso dira.

TAS agindu horretan ezarritakoa garatzeko, deialdi honetako diru-laguntzen xede dira ekonomia sozialaren berariazko sektorearteko prestakuntza planak, langile autonomoentzako sektorearteko prestakuntza planak eta profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza plan berariazkoak. Halaber, deialdiak laguntzak eta bekak aurreikusi ditu batik bat lanean ari diren pertsonentzako prestakuntza planetan parte hartzen duten langabeei emateko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako prestakuntza planak finantzatzeko diru-laguntza publikoen deialdia onestea, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralderako bakarrik.

2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. 1.500.000 euroko gastua baimentzea, 2016ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Enplegurako lanbide prestakuntza, batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendua. Konferentzia Sektorialak kofinantzatua” izeneko 950002 96200 4819 242104 kontu-sailaren kargura, betiere kreditua badago. Diru hori honela banatuko da:

–1.000.000 euro, sektorearteko prestakuntza planetarako.

–150.000 euro, ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako sektorearteko planetarako.

–100.000 euro, langile autonomoentzako sektorearteko planetarako.

–250.000 euro, profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza ekintzak dituzten prestakuntza planetarako.

Diru-laguntzei buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, gastu horri 500.00 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez, kontu-sailean erabilgarri dagoen zenbatekoa kopuru horretan handitzen bada. Kopuru gehigarri horren eraginkortasuna kreditu erabilgarria dagoela aitortzearen menpe dago. Gehikuntza hori onartuz gero, dirua 12.a) oinarrian aurreikusitako sektorearteko prestakuntza planetarako bideratuko da oso-osorik.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan. Errekurtso berberak jar daitezke deialdiaren oinarri arautzaileen aurka.

Iruñean, 2016ko apirilaren 22an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

I. ERANSKINA

Batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako prestakuntza planak finantzatzeko deialdi publikoaren oinarri arautzaileak, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremurako bakarrik

I

Xedapen orokorrak

1.–Xedea eta aplikazio eremua.

Ebazpen honen xedea da batik bat lanean ari diren pertsonentzako prestakuntza planak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia onestea, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralderako bakarrik; Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (hemendik aurrera NL-NEZ) zuzendari kudeatzaileak ebazpenen bidez emanen ditu diru-laguntza horiek martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan ezarritako oinarri arautzaileei jarraikiz eta irailaren 9ko 30/2015 Legean eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz. Aipatutako martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuak enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen du eskaintzako prestakuntzaren arloan, eta hura finantzatuko duten diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu.

2.–Diru-laguntzen helburua eta emateko printzipioak.

2.1.–Deialdi honen bidez emanen diren diru-laguntzen helburua da batik bat lanean ari diren pertsonentzako prestakuntza planak finantzatzea, horiei lan merkatuko beharrekin bat datorren prestakuntza eskaintzeko, kontuan hartuz enpresen produktibitatearen eta lehiakortasunaren ondoriozko eskakizunak eta langileek enplegagarritasuna hobetzeko, lanbidean aurrera egiteko eta garapen pertsonala lortzeko dituzten asmoak. Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren II. eranskinean ezarri dira zer gastu finantzatzen ahal diren.

2.2.–Diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, objektibotasun, berdintasun, gardentasun eta publizitate irizpideak errespetatuz.

3.–Prestakuntza planen iraupena.

Deialdi honen babesean garatzen diren prestakuntza planak esleitzen direnetik aurrera gauzatzen ahal dira, 2016ko azaroaren 30era arte.

4.–Prestakuntza jarduera.

4.1.–Prestakuntza plana osatzen duten prestakuntza ekintzak garatu eta emateko, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Prestakuntza ekintzak egiteko modalitateak hiru dira: bertaratzekoa, teleprestakuntza eta mistoa (bertaratzekoa eta teleprestakuntza). Ekintzek, gutxienez, 6 ordu iraunen dute, eta, gehienez, 270 ordu. Egiaztapen ofizial bat edo unibertsitate-titulu bereki bat lortzera bideratzen denean ekintza, edo arau edo hitzarmen baten bidez luzeagoa izatea eskatzen denean, 270 ordutik gora iraun dezake.

Prestakuntza ekintzak bertaratze modalitatean ematen direnean, astean 40 ordukoak izanen dira gehienez, eta 8 ordukoak eguneko. Muga horretan sartuko dira lantokietako prestakuntza praktikoaren moduluko orduak, bidezkoak direnean.

4.2.–Bertaratzeko modalitatean antolatzen diren prestakuntza ekintzak gehienez 25 ikasleko taldeetan egiteko programatuko dira. Teleprestakuntzaren kasuan, tutore bat izan beharko da 80 ikasleko, gehienez.

Ekintza mistoetan muga horiek errespetatuko dira prestakuntza emateko modalitatearen arabera.

4.3.–Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzera bideratutako prestakuntza egiaztatzeko, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 11.1 eta 11.3. puntuetan eta Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.

Deialdi honen ondorioetarako, profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza ekintzak bertaratzeko modalitatean emanen dira.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ofizialki egiaztatu ahal izateko, programatzen diren gutxieneko prestakuntza ekintzak prestakuntza-modulu osotan eman beharko dira, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiaztatutako prestakuntza zentro edo entitateetan egin beharko dira. Zentro eta entitate horiek kasuan kasuko ziurtagirietan ezarritako egokitasun-baldintzak bete beharko dituzte ebazpen honek indarra hartzen duenean, eta mantendu beharko dituzte prestakuntza ekintza gauzatzen den bitartean.

Egindako prestakuntza modularrak behar den ebaluazio prozesua bildu beharko du, ikaskuntza emaitzak eta, zein den kasua, lanbide ezagutzen eta gaitasunen eskurapena egiaztatzeko.

Profesionaltasun-ziurtagiri oso bat eskaintzen denean, lantokietako prestakuntza praktikoaren modulua sartuko da nahitaez.

Profesionaltasun-ziurtagiri bateko lantokietako prestakuntza praktikoaren modulua bakar-bakarrik egiten ahalko da baldin eta parte-hartzaileei bide ematen badie profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko behar den prestakuntza osatzeko, gainerako prestakuntza moduluak gainditu dituztela egiaztatuta. Prestakuntza praktikoaren modulu hori lantokia ez den beste toki batean egiten ahalko da baldin eta aplikazio araudiak horretarako bide ematen badu.

4.4.–Prestakuntza ez dagoenean loturik profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza eskaintzarekin, entitate onuradunak bertaratze ziurtagiria luzatu eta emanen dio prestakuntza ekintza bukatu duen parte-hartzaile bakoitzari, edo diploma bat, berriz, prestakuntza ebaluazio positiboarekin gainditu duen parte-hartzaile bakoitzari.

Orobat, diploma hori luzatuko da jasotako prestakuntza martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoa bada.

Bertaratze ziurtagiriak edo, hala badagokio, diplomak parte-hartzaileei emateko edo igortzeko gehieneko epea bi hilabetekoa da, parte hartu duteneko prestakuntza ekintza bukatzen den egunetik aurrera.

4.5.–12.a) oinarrian aurreikusitako prestakuntza planetan, entitate eskatzaileentzako diru-laguntzek muga hau izanen dute plan bakoitzeko: 12.000 ordu/ikasle. 12.d) oinarrian aurreikusitakoetan muga hori 8.000 ordu/ikasle izanen da.

5.–Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako lantokietako prestakuntza praktikoko moduluak.

5.1.–Entitate onuradunak prestakuntza praktikoko modulua egiten lagundu beharko die prestakuntza ematearekin batera profesionaltasun-ziurtagiri baten modulu guztiak egiten dituzten parte-hartzaileei, betiere prestakuntza praktikoko modulua egitera behartuta badaude eta modulu hori prestakuntza planean badago. Praktika horiek Nafarroako Foru Komunitatean egin beharko dira, salbu arrazoiren batengatik ezinezkoa bada Nafarroan egitea. Arrazoi horiek behar bezala justifikatuko dira, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baimena eman beharko du aurretik.

Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza ekintzak, lantokietako prestakuntza praktikoko modulua barne, ziurtagiri horiek arautzen dituen legediari jarraikiz eginen dira. Horrez gain, prestakuntza praktikoko modulua Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako jarraibideen eta prozeduraren arabera egin beharko da.

Lantokietako prestakuntza praktikoko modulua ez da beharrezkoa izanen parte-hartzaileak egiaztatzen badu profesional-ziurtagiriari lotutako lan esperientzia duela. Egiaztapen hori organo eskudunek egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan eskatzen ahalko da, eta agiri hauek aurkeztuz eginen da:

a) Soldatako langileak:

–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatuta dauden mutualitatearen ziurtagiria. Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jaso behar ditu.

–Zer enpresatan hartu duten lan esperientzia, hango lan kontratua edo ziurtagiria, datu hauek berariaz adierazita: kontratuaren data, egindako jarduera eta zenbat denbora egin duen jarduera horretan.

b) Langile autonomoak edo norberaren konturako langileak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak edo Itsasoko Gizarte Institutuak emandako ziurtagiria, izangaia Gizarte Segurantzan dagokion araubide berezian afiliatuta egondako aldiei buruzkoa; egindako jardueraren deskribapena; eta zenbat denbora egin duen jarduera horretan.

c) Langile boluntarioak edo bekadunak: Laguntza zer entitatetan eman den, hark emandako ziurtagiria, berariaz adierazita honakoak: betetako jarduerak eta eginkizunak, zer urtetan bete diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

5.2.–Prestakuntza praktikoko moduluak ez du lan harremanik sortzen enpresarekin, ezta diru konpentsazioa ere parte-hartzaileentzat prestakuntza praktikoaren truke, langabeentzako beka eta laguntzetarako 9. oinarrian ezarritakoa salbu.

Horretarako, pertsonak lanetik kanpoko praktika profesionalen hasieran zein lan egoeratan dauden, horren arabera ezarriko da lanean ari direla edo lanik gabe daudela.

Lantokietako prestakuntza praktikoko modulua, ahal bada, profesionaltasun-ziurtagiri bakoitzaren gainerako prestakuntza moduluak gainditu ondoren eginen da, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 5.bis artikuluko 1. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz.

Praktikak hasi baino lehen, haien berri emanen zaie enpresako langileen legezko ordezkariei, eta parte-hartzaileen eta tutoreen zerrenda igorriko zaie.

6.–Teleprestakuntzako plataformen ezaugarriak.

6.1.–Onuradunek prestakuntza gauzatzeko erabiltzen duten teleprestakuntzako plataformak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Prestakuntza proiektu bat edukitzea, ikasteko metodologia, jarraipena eta ebaluazioa zehazten dituena.

b) Ikasleentzako on-line eskuliburu bat izatea, plataformaren funtzionamendua eta ikasleek berarekin egin behar dituen oinarrizko eragiketak azaltzen dituena, on-line prestakuntzaren jarraipena egiteko. Posible izanen da eskuliburua jaistea eta off-line kontsultatzea.

c) Ikasteko on-line sistema bat izatea, ikasleen prestakuntza kudeatzeko eta bermatzeko behar den ahalmena eta baldintza hauek dituena:

–Aplikatzekoa den arau teknikoan adierazten diren mailak izatea, fidagarritasunaren, segurtasunaren, irisgarritasunaren eta elkarreraginaren aldetik.

–Balizko erabiltzaile guztiak aldi berean sartzeko bide ematea, kurtsoaren etapa guztietan plataformaren banda-zabalera uniformea dela bermatuz.

d) Plataforma erabiltzeko behar diren lizentziak izatea.

e) Inolako publizitaterik ez izatea. Fabrikatzailearen logotipoa eta copyright-a ez dira publizitatetzat hartuko.

f) Edukiak editatzea eta aldatzea.

g) Erabiltzeko prest egotea eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan.

6.2.–Halaber, komunikazio tresna hauek izan beharko ditu:

a) Foroak: foro asko aldi berean ireki, itxi eta kategorizatzeko aukera eta, gutxienez, 4 Mb-ko artxiboak igotzeko aukera izatea.

b) Txatak: gutxienez txat kanal bat irekitzea prestakuntza ekintza bakoitzeko.

c) Posta elektronikoa, tutoreak jasotako posta guztiak antolatu eta etiketatzeko eta artxibo bat baino gehiago eransteko aukera ematen dituena.

d) Gertaeren egutegia: kurtsoko hilabeteak dituen egutegi pertsonalizatu eta interaktibo bat izatea.

e) Informazio eremua: tutoreek eta ikasleek kurtsoaren gaineko informazioa editatzeko aukera, berriekin eta webguneekin lotura dutenak.

f) FAQ: maiz egiten diren galderei buruzko informazioa.

g) Lineako erabiltzaileak: konektatutako ikasleak etengabe ikustea.

h) Lan taldeak: bidezkotzat jotzen diren adina lan talde sortzeko aukera.

i) Ebaluazio objektiboak sortzeko aukera, denbora jakin bat zehaztuta.

6.3.–Plataformaren administrazioan baldintza hauek bete beharko dira:

a) Prestakuntza ekintzaren interfazea, non aditzera emanen den jarduerak finantzaketa publikoa (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuarena) duela, 21.4 oinarrian ezarritakoa betetzeko.

b) Babeskopia, sistema erortzekotan datu guztiak errekuperatzen ahalko direla bermatzeko behar den aldizkakotasuna duena.

c) Ikasleen eta egiten diren jarduera guztien erregistroak, eta txostenen edizioa.

d) Nafar Lansare-Nafarroako Enpleguko Zerbitzuko langile teknikoei baimena ematea, dagokion gakoaren bidez, prestakuntza ekintza guztien kontrola eta jarraipena egin ahal ditzaten.

e) Plataforma kudeatzeko gidaliburu bat izatea.

f) Arazoak konpontzeko laguntza teknikoa izatea, 24 ordutan erantzuna emateko gaitasuna duena.

g) Formatuaren aldetik bideoa, audioa edo bit-mapetako irudia diren objektuei euskarri ematea, ikasteko eta ebaluatzeko jardueretan multimedia formatua duten edukiak eskaini ahal izateko.

6.4.–Entitate onuradunak prestakuntza ekintza bakoitzaren programazioa garatzen duten langileen jarduketaren plangintza izan beharko du.

7.–Teleprestakuntza modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileen baldintza eta betebeharrak.

Teleprestakuntza modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileek esperientzia izan beharko dute modalitate horretan.

Prestakuntza modalitatean jarraipena eta kalitatea bermatzeko, tutore-prestatzaileak gutxienez 20 minutu emanen ditu astean parte-hartzaileko.

Tutore-prestatzaileak, gutxienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Prestakuntza taldeko ikasleen harrera plana garatzea, prestakuntza ekintzaren berariazko ezaugarrien arabera.

b) Ikasleak orientatu eta gidatzea jarduerak egiteko, materialak erabiltzeko eta ikasteko plataforma birtualaren tresnak erabiltzeko, prestakuntza ekintzetan aurreikusitako gaitasunak eskura ditzaten.

c) Ikasleen partaidetza sustatzea, gogoeta egiteko eta eztabaidatzeko jarduerak proposatuz, banakako zereginak eta taldeko lana antolatuz eta ezarritako komunikazio-tresnak erabiliz.

d) Parte-hartzaileek egindako jardueren jarraipena eta balorazioa egitea, zalantzak argituz eta arazoak konponduz, ikasteko plataforma birtualaren tresnen bidez, aurreikusitako plangintzara egokituta.

e) Parte-hartzaileak ebaluatzea, ezarritako irizpideen arabera, eta bidezkoak diren ebaluazio proben antolaketan eta garapenean parte hartzea.

f) Prestakuntza ekintzak antolatu, kudeatu eta garatzeko erantzukizuna duen taldearen gaineko kideekin koordinatu beharra dakartzaten ekintza guztietan parte hartzea.

8.–Langileen parte-hartzea.

8.1.–Honako hauek parte hartzen ahalko dute deialdi honetan aurreikusten diren prestakuntza planetan:

a) Zerbitzua administrazio publikoetako prestakuntza akordioen aplikazio eremutik kanpoko enpresetan edo entitate publikoetan ematen duten langileak, betiere Gizarte Segurantzan lanbide prestakuntza gisa kotizatzen badute.

b) Egoera hauetako batean dauden langileak: aldizkako langile finkoak, lanik gabeko aldietan; prestakuntza aldian langabeziara pasatzen diren langileak; edo enplegu erregulaziora pasatzen diren langileak, enpleguaren etete aldian daudenean.

c) Besteren kontura ari diren nekazaritzako langileen sistema bereziari atxikitako langileak, lanik gabeko aldietan Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartuak daudenak; langile autonomoen araubide bereziari atxikitakoak; itsasoko langileen araubide bereziari atxikitakoak; eta lanbide prestakuntza gisa kotizatzen ez duten Gizarte Segurantzako gainerako langileak.

d) Kooperatibetako, lan sozietateetako eta ekonomia sozialaren bestelako enpresa eta entitateetako bazkide-langileak eta laneko bazkideak.

e) Langabeak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan lan-eskatzaile gisa inskribaturik badaude. Deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza ekintzetan pertsona horiek izanen duten parte-hartzea gehienez ere %40 izanen da prestakuntza plan osoan, hartan prestakuntza hasten duten pertsonen kopuru osoarekin alderatuta.

Langabetzat hartzeko, prestakuntzaren hasieran langileak dauden lan egoerari jarraituko zaio. Pertsona horiek martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan aurreikusitako bekak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, aurretik eskatuz gero.

Likidazio ondorioetarako, parte hartzen duten langabeak %40 baino gehiago badira, portzentaje horretatik goiti parte hartzen duten langabetuak kenduko dira, parte hartzea ezarritako mugaraino iritsi arte. Arau orokor gisa, kenduko dira likidazioaren kalkuluan kalte gutxien ekartzen duten parte-hartzaileak.

f) Administrazio publikoetako langileei dagokienez, 12.a) oinarrian eta 12.d) oinarrian aurreikusitako prestakuntza planetan parte hartzen ahalko dute, baina gehienez ere plan bakoitzean parte hartzen dutenen %10 izanen dira.

Landunek Nafarroako Foru Komunitatean bizi beharko dute, edo bertan eduki lantokia.

8.2.–Ezin izanen da bitan edo gehiagotan parte hartu prestakuntza ekintza berean. Ondorio guztietarako, parte-hartzaileak betebehar hori betetzen duela aitortuko du eskaeran.

Parte hartzeko eskaerak diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek gordeko dituzte, eta prestakuntza ekintzen ebaluazio, jarraipen eta kontrolerako organo eskudunen eskura egonen dira.

8.3.–Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza egiten ahalko dute indarreko araudian ezarritako baldintzak betetzen dituzten langileek, haiek arautzen dituzten errege dekretuen arabera.

8.4.–Entitate onuradunak hautatuko ditu parte-hartzaileak, honako hauek kontuan hartuta: prestakuntza planaren lehentasunak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak langabeei buruz identifikatzen dituen beharrak eta berdintasun eta objektibotasun irizpideak.

Entitate onuradunak hautaketaren ardura izanen du, baita parte-hartzaileek prestakuntza ekintzan sartzeko baldintzak edo hura egiteko oinarrizko gaitasunak dituztela bermatzeko ardura ere, kasuan kasuko ekintzaren errekerimenduen arabera.

Entitate onuradunek parte hartzen duten langabeen zerrenda bidali beharko dio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, horrek enplegu eskaera eten dezan prestakuntza bukatzeko aurreikusten den egunaren biharamunera arte.

Halaber, prestakuntza ekintzak iraun bitarte, entitate onuradunak parte hartzen duten langabeen alten eta bajen berri eman beharko dio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, horrelakoak gertatu bezain pronto.

8.5.–Kolektibo hauek izanen dute lehentasuna prestakuntzan sartzeko: emakumeak, desgaitasunen bat dutenak, kualifikazio baxua dutenak, 45 urtetik gorakoak, 30 urtetik beherako gazteak, lanik gabe luzaro egon direnak, enpresa txiki eta ertainetako langileak (batez ere 50 langiletik beherako enpresetakoak) eta terrorismoaren eta genero indarkeriaren ondorioak jasan dituztenak.

Ondorio horretarako, kualifikazio baxuko langiletzat hartuko dira ikastaroa hasten denean ondoko kotizazio taldeetako batean daudenak: 06, 07, 09 edo 10. Langabeak edo langile autonomoak badira, hauetakoren bat ez dutenak hartuko dira: lanbide txartela, 2. edo 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiria, lanbide heziketako titulua edo unibertsitateko titulua.

Lanik gabe luzaro egon diren langiletzat hartuko dira hautaketaren aurreko 18 hilabeteetan gutxienez 12 hilabetetan enplegu agentzian lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon direnak.

9.–Langabeentzako bekak eta laguntzak.

9.1.–Prestakuntza planetan parte hartzen duten langabeak martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren III. kapituluan ezarritako beken eta laguntzen onuradunak izaten ahalko dira arau horretan eta oinarri honetan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen badituzte.

9.2.–Deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten eta desgaitasunen bat duten langabeek eskubidea izanen dute 9 euroko beka bat izateko, bertaratze egun bakoitzeko, betiere beren desgaitasuna egiaztatzen bada Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidego bateko zerbitzu egokiak luzatutako ziurtagiriaren bitartez, desgaitasunaren portzentajea (gutxienez %33) adierazita.

9.3.–Prestakuntzara bertaratzeko garraio publikoa erabiltzen duten langabeek eskubidea izanen dute eguneko 1,5 euroko gehieneko laguntza izateko, lekualdaketa hiribarnekoa bada, eta 15 eurokoa lekualdaketa herri artekoa bada.

Hiriarteko lekualdaketan garraio publikoa erabili beharrak eragindako benetako gastua garraio txartelen bitartez frogatuko da.

Langabearen helbidetik prestakuntza ematen den zentrorako joan-etorrirako garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek ordutegi erregular bat ez badu ikastarorako egokia, norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntzarako eskubidea izan daiteke. Laguntza hori 0,19 eurokoa da kilometroko, eta gehienez 15 eurokoa eguneko. Laguntza horren ordainketaren ondorioetarako, ibilbidea egiteko garraiobide publikoko sarerik ez dagoela edo garraiobide horrek ikastarorako egokia den ordutegi erregular bat ez duela egiaztatzen duten agiri-euskarriak eskatzen ahalko dira.

Gorabehera hori laguntzaren ordainketan eskudun den organoak aztertu beharko du.

9.4.–Ikastaroa goizez eta arratsaldez ematen bada eta langabearen helbidetik prestakuntza ematen den zentrorako joan-etorriak 20 kilometrokoak edo luzeagoak badira, mantenurako laguntza izateko eskubidea izaten ahalko da, gehienez ere 12 eurokoa eguneko.

9.5.–120 kilometrotik gorako ibilbideen kasuan, langabearen helbidetik prestakuntza ekintza ematen den zentrorako joan-etorria eskolak hasterako eta bukatutakoan egunero egiterik ez badago, garraio sarearen zerbitzuek ikastarorako ordutegi egokirik ez izateagatik, ostatu eta mantenuko laguntza izateko eskubidea izaten ahalko da, 60 eurokoa egun naturaleko. Kasu horretan, ikasleek hasierako eta bukaerako bidaiak klase ekonomikoan egiteko garraio-txarteletarako eskubidea izanen dute, 15 euro gehienez ere.

Gorabehera hori laguntzaren ordainketan eskudun den organoak aztertu beharko du.

Ostatuko gastu erreala errentamendu kontratuaren bidez, ostatu-etxearen fakturaren bidez edo froga-balioa duen beste edozein agiriren bidez frogatuko da.

9.6.–Aurreko ataletan aurreikusitako laguntzak zehazteko, ikasleek izena emana duten enplegu agentziaren datu-basean ageri den helbidea hartuko da kontuan, jakinarazpenetarako emandako helbidearen desberdina izan arren.

9.7.–Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 27. artikuluan familia eta lana bateratzeko aurreikusitako laguntzak ordaintzeko, langabeek agiriak aurkeztu beharko dituzte, egiaztatzeko 6 urtetik beherako seme-alabak edo mendekotasuna duen 2. gradu arteko ahaideren bat dituztela, betiere haiekin bizi badira, baita OAEAP-Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren %75etik gorako errentarik ez dutela egiaztatzen dutenak ere, aipatu aginduaren 27.1.b) artikuluan ezarritako baldintzen arabera.

Ulertuko da azken betebehar hori betetzen dela familia-unitatea osatzen duten kide guztien errenten baturak, eskatzailearena barne, kideen kopuruarekin zatiturik, hileko OAEAParen %75 gainditzen ez duenean, aparteko sarien zati proportzionala barne. Ondorio horietarako, errentatzat hartuko dira soldata sozialak, gizarteratzeko errenta minimoak edo autonomia erkidegoek gizarte laguntza gisa ematen dituzten antzeko laguntzak. Bekaren edo laguntzaren eskatzaileak prestakuntza hasten duenean bere familia-unitatea lortzen ari den errentak hartuko dira kontuan.

Diru-laguntza hauen ondorioetarako, familia-unitatea zer den erabakitzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.1. artikuluan dagoen definizioa erabiliko da. Ondorio horiexetarako, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen 2. artikuluan definitutakoak hartuko dira bikote egonkortzat.

Familia eta lana bateratzeko laguntzaren zenbatekoa OAEAParen %75ekoa izanen da, bertaratutako egun bakoitzeko.

Langile langabeak ondoko agiri hauek aurkeztu beharko ditu: familia-liburuaren kopia; mendekotasuna duen ahaidearen mendekotasun ziurtagiria, halakorik bada; bizikidetasun ziurtagiria; familia-unitateko kide guztien diru-sarreren egiaztagiria; eta erantzukizuneko/zinpeko aitorpena, bestelako prestazio edo diru-sarrerarik ez izatearena.

9.8.–Oinarri honetan ezarritakoaren ondorioetarako, profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza praktikoko modulua egiteak eta gainerako prestakuntza moduluen prestakuntza teoriko-praktikoa egiteak balio bera izanen dute.

9.9.–Entitate onuradunak langabeei informazioa emanen die eskuratzen ahal dituzten laguntzei eta bekei buruz eta horiek eskuratzeko eskatzen diren betebeharrei buruz.

Entitate onuradunak bekak eta laguntzak eskatzeko ereduak emanen dizkie pertsona horiei.

Prestakuntza ekintza bukatu baino lehen, langabeek beken eta laguntzen eskabideak eta, horrekin batera, horrelakoak jasotzeko baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte aipatu entitatean. Eskabide guztiekin batera lan eskatzailearen txartela aurkeztu beharko da.

Aurreko dokumentazioaz gain, Nafarroako Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bekak edo laguntzak eman eta ordaintzeko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

9.10.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatu eta ordainduko ditu beka eta laguntza horiek. Laguntzak zuzenean emanen dira, martxoaren 24ko 357/2006 Errege Dekretuan ezarritako prozedurari jarraikiz, ikasleak eskaera egin eta hiru hilabeteko epean ebazpena eman ondoren. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ebazpena eman eta, hala denean, beka edo laguntza ordainduko du, dirua langileak emandako kontu korrontean sartuz.

Bekak edo laguntzak eskuratzeko eskubidea galduko da prestakuntza ekintza bakoitzean hilean hirutan baino gehiagotan huts eginez gero justifikaziorik gabe. Nolanahi ere, ikasleak ez du eskubiderik izanen prestakuntza ekintzara agertu ez den egunei dagokien laguntza edo beka jasotzeko. Prestakuntza ekintza mistoak direnean, bekak eta laguntzak ez dira kobratuko langabeek aurrez aurreko prestakuntza ekintzetara agertu behar dutenean baizik.

9.11.–Eskabidea betetakoan, entitate onuradunak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura bidaliko du, prestakuntzara bertaratu dela frogatzeko agiriekin eta eskatutako laguntzari edo bekari buruzko dokumentazioarekin batera.

Aurreko lerroaldean aipatzen den dokumentazioa 10 eguneko epean bidali behar da, prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik hasita.

Hiru hilabete baino gehiago irauten duten prestakuntza ekintzen kasuan, tarteko bidalketa bat egin daiteke, eskabidearekin eta prestakuntzara bertaratu izanaren frogagiriekin eta eskatutako bekari edo laguntzari buruzko dokumentazioarekin, epe horri dagozkionak, alegia.

Prestakuntzara bertaratu dela frogatzeko, eredu normalizatuak erabiliko dira.

10.–Istripu-asegurua.

Diru-laguntzaren entitate onuradunak istripu aseguruaren poliza bat sinatu beharko du prestakuntza ekintza hasi baino lehen. Poliza hori prestakuntza ekintzaren iraunaldi teoriko-praktikora eta eguneko ordutegira moldatuko da, eta honako hauek estali behar ditu: in itinere istripuen gastuak eta ikasleek enpresetan edo beste establezimendu batzuetan, prestakuntza ekintzen osagarri gisa, egiten dituzten bisiten ondoriozko arriskuak.

Polizak prestakuntzan zehar parte-hartzaileek eragiten dituzten kalteak estaliko ditu, izan ere, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ez du inolako erantzukizunik izanen horren gainean. Ondorio horretarako, hirugarrenen aurreko erantzukizun zibila prestakuntza ekintza gauzatzeari lotutako gastutzat hartuko da.

Entitate onuradunak erabaki dezake aseguru poliza kolektibo bat sinatzea, azaldutako ezaugarrien araberakoa, onetsitako prestakuntza planeko ikasle guztiak estaltzeko.

Parte-hartzaile batek ezin izanen du prestakuntza ekintza bat edo prestakuntza praktikoko modulu bat hasi, inolaz ere, istripu aseguruaren poliza sinatu ez bada. Polizak, gutxienez, honako estaldura hauek izanen ditu:

–Heriotza, istripuagatik.

–Baliaezintasun erabatekoa eta iraunkorra, istripuagatik.

–Baliaezintasun iraunkor partziala, istripuagatik. Baremoaren araberakoa izanen da.

–Osasun laguntza mugagabea, istripuagatik.

II

Aurrekontua

11.–Prestakuntza planak finantzatzeko aurrekontua.

11.1.–Deialdi honen babesean gauzatzen diren prestakuntza planak 2016ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Enplegurako lanbide prestakuntza, batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendua. Konferentzia Sektorialak kofinantzatua “ izeneko 950002/96200/4819/242104 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira.

Diru-laguntzak ematea nahiko aurrekontu-kreditu indarduna izatearen mende egonen da.

11.2.–Deialdi honi dagokion gehieneko finantzaketa 1.500.000 eurokoa da, honela banaturik:

a) Sektorearteko prestakuntza planak, 12.a) oinarrian ezarritakoak: 1.000.000 euro.

b) Jarduera ekonomikoa sortzen duten ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako sektorearteko prestakuntza planak, 12.b) oinarrian ezarritakoak: 150.000 euro.

c) Langile autonomoentzako sektorearteko prestakuntza planak, 12.c) oinarrian ezarritakoak: 100.000 euro.

d) Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza duten prestakuntza planak, 12.d) oinarrian ezarritakoak: 250.000 euro.

III

Prestakuntza plan motak eta entitate eskatzaileak

12.–Prestakuntza plan motak.

Deialdi honen babesean diru-laguntzak ematen ahalko dira batik bat lanean ari diren pertsonentzako prestakuntza plan mota hauek gauzatzeko:

a) Jarduera ekonomikoaren hainbat sektoreri dagozkion zeharkako gaitasunak edo sektore baten berariazko gaitasunak ikastera bideratutako prestakuntza ekintzek osatzen dituzten sektorearteko prestakuntza planak, langileen legezko ordezkaritzari dagozkion eginkizunak gauzatzeko gaitzen duen prestakuntza barne, hori guztia beste sektore batzuetako langileak birziklatu eta berriz kualifikatzearren.

Prestakuntza ekintza gehienak Iruñean eta Iruñerrian egitea saihesteko asmoz, eskualdekako planei lehentasuna emanen zaie. Plan horiek (eskualde bakoitzean plan bat) ondotik aipatzen diren enplegu agentziei esleitutako herrietan eman beharko dira, eta haien iraupena kasuan-kasuan aipatzen den tartearen araberakoa izanen da ikasle bakoitzeko.

Hona hemen plan horiek:

–Altsasuko eskualdea. 3.000-3.500 orduko plana.

–Doneztebeko eskualdea. 1.600-2.000 orduko plana.

–Tuterako eskualdea. 6.000-7.000 orduko plana.

–Tafallako eskualdea. 2.500-3.000 orduko plana.

–Agoizko eskualdea. 1.200-1.600 orduko plana.

–Lizarrako eskualdea. 2.500-3.000 orduko plana.

–Lodosako eskualdea. 1.200-1.600 orduko plana.

Plan horietako bat eskatzen duten udalerriek aukera izanen dute beste bat ere eskatzeko, eskualdekoa izan ala ez. Hortaz, udal horiei ez zaie aplikatuko plan bakarra aurkeztearen gainean 15.4 oinarrian ezarritakoa.

Lehenbizi, eskualdeko planak esleituko dira. Zentro batek horietako plan bakarra eskatzen badu, lehentasuna izanen du aurreko lerroaldean ezarritakoari jarraikiz bat bi plan eskatu dituztenen aldean. Horrelako egoerarik gertatzen ez bada, planak esleituko dira entitate bakoitzak baremoa aplikatuz lortzen duen puntuazioaren arabera.

b) Jarduera ekonomikoa ematen duten ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako sektorearteko prestakuntza planak.

c) Langile autonomoentzako sektorearteko prestakuntza planak.

d) Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza ekintzak dituzten prestakuntza planak. Aipatu planetan sartzen ahal diren modulu bakarrak dira hiru profesionaltasun-ziurtagiri hauei dagozkienak:

ELEE0109-Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak.

–MF0820–2-Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea batez ere etxebizitzetarako diren eraikinetan.

–MF0821–2-Instalazio elektrikoak etxebizitzetarako eraikinetan, bulegoetan eta industrietan.

–MF0822–2-Instalazio elektriko automatizatuak eta automatismoen instalazioa.

–MF0823–2-Behe tentsioko aireko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak.

–MF0824–2-Behe tentsioko lur azpiko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak.

–MF0825–2-Makina elektrikoak muntatu eta mantentzea.

SSCS0108-Arreta soziosanitarioa etxean.

–MF0249–2-Higienea eta osasun laguntza etxean.

–MF0250–2-Etxeko arreta eta laguntza psikosoziala.

–MF0251–2-Etxeko laguntza eta familiako elikadura.

SSCS0208-Mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan.

–MF1016–2-Erakundeen esparruan esku-hartzea antolatzeko laguntza.

–MF1017–2-Erakundeen esparruan higiene eta elikadura arretan esku hartzea.

–MF1018–2-Erakundeen esparruan arreta soziosanitarioan esku hartzea.

–MF1019–2-Laguntza psikosoziala eta harremanetako eta komunikazioko arreta erakundeetan.

Aurreko zerrendako prestakuntza moduluak banaka programatuko dira, alegia, prestakuntza ekintza bakoitzean prestakuntza modulu bat baino ez da egonen. Plan batean modulu bera behin baino gehiagotan ematen ahalko da.

13.–Entitate eskatzaileak: baldintzak eta egiaztapena.

Planak finantzatzeko diru-laguntzak eskatu nahi dituzten zentro eta entitateek, deialdia argitaratzen den egunean, egiaztatuta edo izena emanda egon beharko dute, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aldetik, diru-laguntzarako eskaeraren xede diren profesionaltasun-ziurtagirietan edo prestakuntzako espezialitateetan. Egiaztatuak edo inskribatuak dauden prestakuntza zentro eta entitateen elkarteek ere parte hartzen ahal dute deialdian, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat. Elkarte horren eraketa agiri pribatu batean jaso beharko da, eta bertan elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, onuradun den aldetik dagozkion eginbeharrak betetzeko adina ahalmen izan beharko duena. Kasu horretan, berariaz adieraziko dira, laguntzaren eskabidean, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, baita haietako bakoitzak aplikatuko duen diru-laguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako preskripzio epea bukatu arte elkartea ezin da desegin.

Halaber, profesionaltasun-ziurtagiri bakoitzerako, bakoitzaren errege dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte gutxienez, lanbide arlo bereko prestakuntza ematen denean.

Behin ere ez dute azpikontratatuko egin beharreko prestakuntza ekintza. Horregatik profesionaltasun-ziurtagiri bakoitzari lotutako prestakuntza programetan eskatutako espazioak, instalazioak eta baliabideak izan beharko dituzte. Onuradunak diruz lagundutako prestakuntza emateko irakasleren bat kontratatzea ez da azpikontrataziotzat hartuko.

IV

Prozeduraren hasiera, instrukzioa eta ebazpena

14.–Diru-laguntza eskaerak.

14.1.–Eskabideak elektronikoki tramitatuko dira Nafarroako Atarian (http://www.navarra.es/home_eu/), “Tramiteak” atalean dagoen deialdiaren fitxan, “Tramitatu” aukeratuz.

Bestela, entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko enpleguaren atariko web orrian dagoen eskabidea bete beharko dute, eta bai eskabidearen bai prestakuntza planaren paperezko kopia bat aurkeztu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren erregistroan. Dokumentazioa euskarri informatikoan ere aurkeztu beharko da.

Eskaerak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipatu erregistro eta bulegoetan ere aurkez daitezke.

14.2.–Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

15.–Eskaeraren edukia.

15.1.–Eskaerak eduki hau izan beharko du, gutxienez:

a) Eskatzailearen izena eta sozietatearen izena.

b) Eskaera egiten duen legezko ordezkari baimenduaren identifikazioa eta sinadura.

c) Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, eskaeran emandako informazioa eta datuak benetakoak direla dioena, eta, hala behar denean, diru-laguntza ematen duen organoari baimena ematea Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren aldetik eskuratzeko eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituen jakiteko datuak.

15.2.–Eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskaera sinatzen duenak pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko ahalmena baduela egiaztatzen duen agiria, indarra duen legeriaren araberakoa.

b) Entitatearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia, eta pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduten duen pertsonak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari ematen dion baimena, datuak Nortasun Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez egiazta ditzan, apirilaren 28ko 522/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Baimen hori eman ezean, pertsona horrek nortasun agiri nazionalaren fotokopia aurkeztu beharko du.

c) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatu egoeretakoren batean ez dagoela dioen aitorpena (egoera horiek onuradun izatea galaraziko liokete).

d) Entitate eskatzaileak gauzatuko duen prestakuntza plana, oinarri honetako 3. atalean aurreikusitako informazioa duena.

Aurrekoaz gain, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

Ez da beharrezkoa izanen lehendik Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan dauden agiriak berriz aurkeztea, erakunde horrek prestakuntzarako emandako diru-laguntzetarako aurreko eskaeren tramitazioan aurkeztu baziren. Kasu horretan, eskatzaileak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4. artikuluan ezarritakoari heldu ahalko dio, baina Enplegurako Lanbide Prestakuntza Kudeatzeko Atalean zein espediente zenbakirekin tramitatu ziren esan beharko du.

15.3.–Prestakuntza planak martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 16.2 artikuluan ezarritako informazioa izanen du. Halaber, eranskin hauek gehituko dira:

a) Planeko prestakuntza ekintza bakoitzaren aurrekontuaren laburpen-orria, eredu normalizatua erabilita. Horretarako, profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza ekintzen kasuan, ekintza horiek profesional-ziurtagiri osoekin, prestakuntza modulu osoekin edo prestakuntza unitateekin bat etorri beharko dute, kasuaren arabera.

b) Plana kudeatzeko onuradun bihurtuko diren entitateen txosten teknikoa, informazio hau emanen duena, gutxienez ere: plana gauzatzeko bideragarritasun kronograma bat, zeinak frogatuko duen entitateak gaitasuna duela proposatutako plana ezarri den epean emateko, entitate horiek dituzten baliabide tekniko eta materialak adierazita.

15.4.–Entitate berak ezin izanen du finantzaketarik eskatu, deialdi honen kargura, 12. oinarrian aurreikusten direnei erreparatuz mota bereko prestakuntza plan bat baino gehiago gauzatzeko.

Aurreko lerroaldean ezarritakoa betetzen ez bada, epean aurkeztutako eskaeren artean lehenagoko aurkezpen data duena finantzatuko da soilik. Aurkezpen data bera badute, parte-hartzaile gehiago aurreikusten duen prestakuntza planerako eskaera finantzatuko da.

16.–Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

16.1.–Diru-laguntza eskaera aurkeztuta, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei 10 eguneko epea emanen zaie, idazkia jaso eta biharamunetik hasita, behar diren argibideak edo agiriak aurkez ditzaten, eta adieraziko zaie, halaber, hala egin ezean eskaerari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.

Hori hala izanik ere, errekerimenduak planeko prestakuntza ekintzetakoren bat edo batzuk ukituz gero, ekintza horiek baztertu eginen dira planetik, eta planeko gainerakoa tramitatuko da horretarako behar diren baldintzak eta betebeharrak betetzen badira.

16.2.–Nolanahi ere, ez dira tramitera onartuko deialdian ezarritako epean aurkezten ez diren eskaerak; horrelakoetan, ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira. Ondoko informazioa ematen ez dutenak ere ez dira onartuko:

a) Eskatzailearen izena eta sozietatearen izena.

b) Eskaera egiten duen legezko ordezkari baimenduaren identifikazioa edo sinadura.

c) Planeko prestakuntza ekintzak.

d) Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa.

17.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

17.1.–Sektorearteko prestakuntza planak, 12.a) oinarrian ezarritakoak, baloratzeko baremoa.

17.1.a) Prestakuntza eskaintzaren egokitzapena.

Baloratuko da oinarri hauen II. eranskinean biltzen diren sektorearteko planetako lehentasunezko prestakuntza ekintzetara egokitzea. Profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide gaitasuna lortzera bideratutako ekintzak ez dira atal honetan baloratuko. Hortaz, 0 puntu lortuko dituzte.

Irizpide hau aplikatuz, 20 puntu lortzen ahal dira gehienez. Baloratuko da lehentasunezko ekintzetan parte hartzen dutenen portzentajea, parte-hartzaile guztiekin alderatuta. Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Lehentasunezko ekintzetan parte hartzen dutenen portzentajea < %50: 0 puntu.

–Lehentasunezko ekintzetan parte hartzen dutenen portzentajea ≥ %50 eta < %60: 5 puntu.

–Lehentasunezko ekintzetan parte hartzen dutenen portzentajea ≥ %60 eta < %70: 10 puntu.

–Lehentasunezko ekintzetan parte hartzen dutenen portzentajea ≥ %70 eta < %80: 15 puntu.

–Lehentasunezko ekintzetan parte hartzen dutenen portzentajea ≥ %80: 20 puntu.

17.1.b) Prestakuntza planeko lehentasunezko kolektiboak.

Atal honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez. Atal honetan lortzen den puntuazioa ezin da 5 puntukoa baino txikiago izan. Kalkulatzen da 8.5 oinarrian aipatzen diren lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea, parte-hartzaile guztiekin alderatuta.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea < %25: 0 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %25 eta < %36: 5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %36 eta < %51: 10 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %51 eta < %66: 15 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea > %66: 20 puntu.

Planeko lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen kopurua zehazteko, parte-hartzaile bat kolektibo bat baino gehiagorekin identifikatzen ahal bada, behin baino ez da zenbatuko.

17.1.c) Prestakuntza planen eta zentroen alderdi teknikoei dagokienez.

Atal honetako irizpideak aplikatuz, 40 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Prestakuntza ekintzen alderdi hauek hartuko dira kontuan:

c.1) Prestakuntza ekintzen egiaztapena.

Prestakuntza ekintza bukatutakoan lortzen ahal den ziurtagiri mota baloratuko da, banaketa honen arabera:

1. Bertaratze ziurtagiria: 0 puntu.

2. Aprobetxamenduari buruzko diploma: 4 puntu. Ebaluazio positiboa (deialdiaren 4.4 oinarria) eta Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako prestakuntza gainditzeagatik luzatutako diploma, prestakuntza horren profesionaltasun-ziurtagiririk ez badago (Hirugarren xedapen iragankorra. TAS 718/2008 Agindua).

3. Prestakuntza unitatearen ziurtagiria: 8 puntu.

4. Gaitasun unitateen (prestakuntza moduluen) egiaztapen partzial metagarria: 16 puntu.

5. Profesionaltasun-ziurtagiri osoa edo lanbide trebakuntzari lotutako ziurtagiria: 20 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.2) Plangintza didaktikoa eta ikaskuntzaren ebaluazioaren plangintza.

Plangintza didaktikoak eta prestakuntza ekintzen ebaluazioaren plangintzak baloratuko dira, bai eta plangintza horiek gauzatzeko erabiltzen diren materialak eta tresnak ere, irakaskuntzaren kalitatea a priori ezartzeko eta ikaskuntzaren emaitzak segurtatzeko.

Garapen maila altuko plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten dituzten prestakuntza planek puntuazio handiagoa lortuko dute, banaketa honen arabera:

1. Ez dute plangintza didaktikorik edo ebaluazioaren plangintzarik egiten. 0 puntu.

2. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioarenak egiten dituzte, baina ez dute informazio hau adierazten: erabiliko diren lekuak, ebaluazio tresnak eta tresna horien aplikazioak behar duen denbora: Puntu bat.

3. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten dituzte, 2. puntuko informazio osoa deklaratuta. 3 puntu.

4. Plangintzak egiten dituzte 3. puntuan jasotakoaren arabera eta, horrez gain, materialak (gida didaktikoak, ikaskuntza gidak, etab.) erabili eta ebaluazio probak egiten dituzte: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.3) Lehentasunezko eremuak aintzat hartzea.

Prestakuntza ekintza batean lehentasunezko eremu hauei lotutako edukiak eman edo horietaz informatzea baloratuko da: hizkuntzak, ofimatika eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta finantzen, justiziaren eta administrazio publikoen funtzionamenduaren arloko ezagupenak. Gai horien gainean informatzea edo trebatzea prestakuntza ekintzako edukien osagarria izanen da.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

1. Lehentasunezko eremuei lotutako modulurik edo informaziorik ez duten prestakuntza ekintzak: 0 puntu.

2. Lehentasunezko eremu bati lotutako moduluren bat edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 2,5 puntu.

3. Lehentasunezko eremu bat baino gehiagori lotutako moduluren bat edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.4) Kalitatearen ziurtagiriak.

Eskaera egiten denean, ISO edo EFQM kalitatearen ziurtagiri indardun bat edukitzea (“Bikaintasunarekiko konpromisoari buruzko diploma” edo maila goragokoa), edo prestakuntzaren xedeko jarduera hartzen duten kalitatearen ziurtagiriak edukitzea, maila berekoak edo altuagokoak izan, edo haietakoren bat berritzeko prozesuan egotea: 5 puntu.

c.5) Entitatearen esperientzia.

5 puntu bitarte baloratuko da ikastaroak ematen frogatutako esperientzia, betiere Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntza Zerbitzuaren 2015eko prestakuntza deialdietan zein lanbide arlotara aurkeztu den, horrexetako prestakuntza espezialitateekin zerikusia baldin badute. Gehieneko 5 puntu horiek lortzeko, 2.500 ordu eman izana eskatuko da. Ordu kopurua hortik beherakoa bada, zati proportzionala kalkulatuko da.

17.2.–Ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako sektorearteko prestakuntza planetarako baremoa.

17.2.a) Prestakuntza eskaintzaren egokitasuna.

Atal honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.

a.1) Prestakuntza beharren diagnostikoari buruzko txosten bat sartzea.

Baloratzen da eskabidearekin batera prestakuntza beharren diagnostikoari buruzko txosten bat sartzea, plana justifikatzeko. Aipatu diagnostikoan agertu beharko dira, gutxienez ere, lan sozietateen, kooperatiben eta ekonomia sozialeko entitateen prestakuntza beharrak.

–Txostena sartu ez bada: 0 puntu.

–Txostena sartu bada: 5 puntu.

a.2) Planaren abala, sektoreko enpresek emana.

Halaber, baloratuko da planetan sartzea planaren egokitasuna abalatzen duten ekonomia sozialeko enpresen zerrenda bat, bertan zehaztuta, gutxienez ere, izena edo sozietatearen izena, IFZ, harremanetarako pertsona eta telefonoa. Baloratuko da sektoreko zenbat enpresak abalatzen duten aurkeztutako plana egokia dela sektorearen beharretarako.

Plana abalatzen duten enpresak:

–Bat ere ez: 0 puntu.

–1etik 10era: 4 puntu.

–11tik 20ra: 8 puntu.

–20 baino gehiago: 10 puntu.

a.3) Emateko modalitatea.

Planeko prestakuntza ekintza bakoitza emateko modalitatearen arabera puntuatzen da.

Modalitatea:

–Teleprestakuntza: 0 puntu.

–Erdipresentziazkoa: 2,5 puntu.

–Presentziazkoa: 5 puntu.

17.2.b) Prestakuntza planeko lehentasunezko kolektiboak.

Atal honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez. Atal honetan lortzen den puntuazioa ezin da 5 puntukoa baino txikiago izan.

b.1) Alde batetik, aintzat hartuko dira 8.5 oinarrian aipatutako kolektiboak. Kalkulatzen da lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea, parte-hartzaile guztiekin alderatuta.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea < %25: 0 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %25 eta < %36: 2,5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %36 eta < %51: 5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %51 eta < %66: 7,5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea > %66: 10 puntu.

Planeko lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen kopurua zehazteko, parte-hartzaile bat kolektibo bat baino gehiagorekin identifikatzen ahal bada, behin baino ez da zenbatuko.

b.2) Beste alde batetik, aintzat hartuko dira prestakuntza ekintzetan parte hartu eta ekonomia sozialeko enpresetan lan egiten duten pertsonak. Kalkulatzen da haien portzentajea ikasle guztiekin alderatuta.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Portzentajea < %25: 0 puntu.

–Portzentajea ≥ %25 eta < %36: 2,5 puntu.

–Portzentajea ≥ %36 eta < %51: 5 puntu.

–Portzentajea ≥ %51 eta < %66: 7,5 puntu.

–Portzentajea > %66: 10 puntu.

17.2.c) Prestakuntza planen eta zentroen alderdi teknikoei dagokienez.

Atal honetako irizpideak aplikatuta, balorazio osoaren 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Prestakuntza ekintzen alderdi hauek hartuko dira kontuan:

c.1) Plangintza didaktikoa eta ikaskuntzaren ebaluazioaren plangintza.

Plangintza didaktikoak eta prestakuntza ekintzen ebaluazioaren plangintzak baloratuko dira, bai eta plangintza horiek gauzatzeko erabiltzen diren materialak eta tresnak ere, irakaskuntzaren kalitatea a priori ezartzeko eta ikaskuntzaren emaitzak segurtatzeko.

Garapen maila altuko plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten dituzten prestakuntza planek puntuazio handiagoa lortuko dute, banaketa honen arabera:

1. Ez dute plangintza didaktikorik edo ebaluazioaren plangintzarik egiten: 0 puntu.

2. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioarenak egiten dituzte, baina ez dute informazio hau adierazten: erabiliko diren lekuak, ebaluazio tresnak eta tresna horien aplikazioak behar duen denbora: Puntu bat.

3. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten dituzte, 2. puntuko informazio osoa deklaratuta: 3 puntu.

4. Plangintzak egiten dituzte 3. puntuan jasotakoaren arabera eta, horrez gain, materialak (gida didaktikoak, ikaskuntza gidak, etab.) erabili eta ebaluazio probak egiten dituzte: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.2) Lehentasunezko eremuak aintzat hartzea.

Prestakuntza ekintza batean lehentasunezko eremu hauei lotutako edukiak ematea edo horietaz informatzea baloratuko da: hizkuntzak, ofimatika eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta finantzen, justiziaren eta administrazio publikoen funtzionamenduaren arloko ezagupenak. Gai horien gainean informatzea edo trebatzea prestakuntza ekintzako edukien osagarria izanen da.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

1. Lehentasunezko eremuei lotutako modulurik edo informaziorik ez duten prestakuntza ekintzak: 0 puntu.

2. Lehentasunezko eremu bati lotutako moduluren bat edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 2,5 puntu.

3. Lehentasunezko eremu bati baino gehiagori lotutako moduluren bat edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.3) Kalitatearen ziurtagiriak.

Eskaera egiten denean, ISO edo EFQM kalitatearen ziurtagiri indardun bat edukitzea (“Bikaintasunarekiko konpromisoari buruzko diploma” edo maila goragokoa), edo prestakuntzaren xedeko jarduera hartzen duten kalitatearen ziurtagiriak edukitzea, maila berekoak edo altuagokoak izan, edo haietakoren bat berritzeko prozesuan egotea: 5 puntu.

c.4) Entitatearen esperientzia.

5 puntu bitarte baloratuko da ikastaroak ematen frogatutako esperientzia, betiere Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntza Zerbitzuaren 2015eko prestakuntza deialdietan zein lanbide arlotara aurkeztu den, horrexetako prestakuntza espezialitateekin zerikusia baldin badute. Gehieneko 5 puntu horiek lortzeko, 2.500 ordu eman izana eskatuko da. Ordu kopurua hortik beherakoa bada, zati proportzionala kalkulatuko da.

17.3.–Langile autonomoentzako sektorearteko prestakuntza planetarako baremoa.

17.3.a) Prestakuntza eskaintza lehentasunezko ekintzetara egokitzea.

Atal honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.

a.1) Prestakuntza beharren diagnostikoari buruzko txosten bat sartzea.

Baloratzen da eskabidearekin batera prestakuntza beharren diagnostikoari buruzko txosten bat sartzea, plana justifikatzeko.

–Txostena sartu ez bada: 0 puntu.

–Txostena sartu bada: 5 puntu.

a.2) Planaren abala, autonomoek emana.

Halaber, baloratuko da planetan sartzea planaren egokitasuna abalatzen duten autonomoen zerrenda bat, bertan zehaztuta, gutxienez ere, izena edo sozietatearen izena, IFZ, harremanetarako pertsona eta telefonoa. Baloratuko da sektoreko zenbat autonomok abalatzen duten aurkeztutako plana egokia dela sektorearen beharretarako.

Plana abalatzen duten autonomoak:

–0tik 24ra: 0 puntu.

–25etik 50era: 4 puntu.

–51tik 100era: 8 puntu.

–100 baino gehiago: 10 puntu.

a.3) Emateko modalitatea.

Planeko prestakuntza ekintza bakoitza emateko modalitatearen arabera puntuatzen da.

Modalitatea:

–Teleprestakuntza: 0 puntu.

–Erdipresentziazkoa: 2,5 puntu.

–Presentziazkoa: 5 puntu.

17.3.b) Prestakuntza planeko lehentasunezko kolektiboak.

Atal honetan balorazio osoaren 20 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Atal honetan lortzen den puntuazioa ezin da 5 puntukoa baino txikiago izan.

b.1) Alde batetik, aintzat hartuko dira 8.5 oinarrian aipatutako kolektiboak. Kalkulatzen da lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea, parte-hartzaile guztiekin alderatuta.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea < %25: 0 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %25 eta < %36: 2,5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %36 eta < %51: 5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %51 eta < %66: 7,5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea > %66: 10 puntu.

Planeko lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen kopurua zehazteko, parte-hartzaile bat kolektibo bat baino gehiagorekin identifikatzen ahal bada, behin baino ez da zenbatuko.

b.2) Beste alde batetik, aintzat hartuko dira prestakuntza ekintzetan parte hartu eta langile autonomoak diren pertsonak. Kalkulatzen da haien portzentajea ikasle guztiekin alderatuta.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Portzentajea < %25: 0 puntu.

–Portzentajea ≥ %25 eta < %36: 2,5 puntu.

–Portzentajea ≥ %36 eta < %51: 5 puntu.

–Portzentajea ≥ %51 eta < %66: 7,5 puntu.

–Portzentajea > %66: 10 puntu.

17.3.c) Prestakuntza planen eta zentroen alderdi teknikoei dagokienez.

Atal honetako irizpideak aplikatuz, 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Prestakuntza ekintzen alderdi hauek hartuko dira kontuan:

c.1) Plangintza didaktikoa eta ikaskuntzaren ebaluazioaren plangintza.

Plangintza didaktikoak eta prestakuntza ekintzen ebaluazioaren plangintzak baloratuko dira, bai eta plangintza horiek gauzatzeko erabiltzen diren materialak eta tresnak ere, irakaskuntzaren kalitatea a priori ezartzeko eta ikaskuntzaren emaitzak segurtatzeko.

Garapen maila altuko plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten dituzten prestakuntza planek puntuazio handiagoa lortuko dute, banaketa honen arabera:

1. Ez dute plangintza didaktikorik edo ebaluazioaren plangintzarik egiten. 0 puntu.

2. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioarenak egiten dituzte, baina ez dute informazio hau adierazten: erabiliko diren lekuak, ebaluazio tresnak eta tresna horien aplikazioak behar duen denbora: puntu bat.

3. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten dituzte, 2. puntuko informazio osoa deklaratuta: 3 puntu.

4. Plangintzak egiten dituzte 3. puntuan jasotakoaren arabera eta, horrez gain, materialak (gida didaktikoak, ikaskuntza gidak, etab.) erabili eta ebaluazio probak egiten dituzte: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.2) Lehentasunezko eremuak aintzat hartzea.

Prestakuntza ekintza batean lehentasunezko eremu hauei lotutako edukiak ematea edo horietaz informatzea baloratuko da: hizkuntzak, ofimatika eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta finantzen, justiziaren eta administrazio publikoen funtzionamenduaren arloko ezagupenak. Gai horien gainean informatzea edo trebatzea prestakuntza ekintzako edukien osagarria izanen da.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

1. Lehentasunezko eremuei lotutako modulurik edo informaziorik ez duten prestakuntza ekintzak: 0 puntu.

2. Lehentasunezko eremu bati lotutako moduluren bat edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 2.5 puntu.

3. Lehentasunezko eremu bati baino gehiagori lotutako moduluren bat edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.3) Kalitatearen ziurtagiriak.

Eskaera egiten denean, ISO edo EFQM kalitatearen ziurtagiri indardun bat edukitzea (“Bikaintasunarekiko konpromisoari buruzko diploma” edo maila goragokoa), edo prestakuntzaren xedeko jarduera hartzen duten kalitatearen ziurtagiriak edukitzea, maila berekoak edo altuagokoak izan, edo haietakoren bat berritzeko prozesuan egotea: 5 puntu.

c.4) Entitatearen esperientzia.

5 puntu bitarte baloratuko da ikastaroak ematen frogatutako esperientzia, betiere Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntza Zerbitzuaren 2015eko prestakuntza deialdietan zein lanbide arlotara aurkeztu den, horrexetako prestakuntza espezialitateekin zerikusia baldin badute. Gehieneko 5 puntu horiek lortzeko, 2.500 ordu eman izana eskatuko da. Ordu kopurua hortik beherakoa bada, zati proportzionala kalkulatuko da.

17.4.–Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza ekintzak dituzten prestakuntza planetarako baremoa.

17.4.a) Prestakuntza eskaintza lehentasunezko ekintzetara egokitzea.

Atal honetan prestakuntza ekintza bakoitzari esleitutako puntuazioa izanen da 2 balioren batura: puntuazio espezifikoa eta prestakuntza ematen den eskualdeagatik dagokiona. 10 puntu gehienez.

12.d) oinarrian zehazten diren moduluen puntuazio espezifikoak honako hauek dira:

4 puntu:

–MF1016–2-Erakundeen esparruan esku-hartzea antolatzeko laguntza.

–MF1017–2-Erakundeen esparruan higiene eta elikadura arretan esku hartzea.

–MF1018–2-Erakundeen esparruan arreta soziosanitarioan esku hartzea.

–MF1019–2-Laguntza psikosoziala eta harremanetako eta komunikazioko arreta erakundeetan.

2 puntu:

–MF0249–2-Higienea eta osasun laguntza etxean.

–MF0250–2-Etxeko arreta eta laguntza psikosoziala.

–MF0251–2-Etxeko laguntza eta familiako elikadura.

0 puntu:

–MF0820–2-Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea batez ere etxebizitzetarako diren eraikinetan.

–MF0821–2-Instalazio elektrikoak etxebizitzetarako eraikinetan, bulegoetan eta industrietan.

–MF0822–2-Instalazio elektriko automatizatuak eta automatismoen instalazioa.

–MF0823–2-Behe tentsioko aireko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak.

–MF0824–2-Behe tentsioko lur azpiko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak.

–MF0825–2-Makina elektrikoak muntatu eta mantentzea.

Prestakuntza ematen den eskualdeagatik esleitutako puntuazioa honako hau da:

–Iruña eta Iruñerria: 6 puntu.

–Tuterako eskualdea: 6 puntu.

–Lizarrako eskualdea 3 puntu.

–Nafarroako gainerakoa: 0 puntu.

Plana, oro har, baloratzeko, plan hori osatzen duten ekintzetan eskuratutako puntuazioen batez bestekoa kalkulatuko da.

17.4.b) Prestakuntza planeko lehentasunezko kolektiboak.

Atal honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez. Atal honetan lortzen den puntuazioa ezin da 5 puntukoa baino txikiago izan. Kalkulatzen da 8.5 oinarrian aipatzen diren lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea, parte-hartzaile guztiekin alderatuta.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea < %25: 0 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %25 eta < %36: 5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %36 eta < %51: 10 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %51 eta < %66: 15 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea > %66: 20 puntu.

Planeko lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen kopurua zehazteko, parte-hartzaile bat kolektibo bat baino gehiagorekin identifikatzen ahal bada, behin baino ez da zenbatuko.

17.4.c) Prestakuntza planen eta zentroen alderdi teknikoei dagokienez.

Atal honetako irizpideak aplikatuz, 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Prestakuntza ekintzen alderdi hauek hartuko dira kontuan:

c.1) Plangintza didaktikoa eta ikaskuntzaren ebaluazioaren plangintza.

Plangintza didaktikoak eta prestakuntza ekintzen ebaluazioaren plangintzak baloratuko dira, bai eta plangintza horiek gauzatzeko erabiltzen diren materialak eta tresnak ere, irakaskuntzaren kalitatea a priori ezartzeko eta ikaskuntzaren emaitzak segurtatzeko.

Garapen maila altuko plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten dituzten prestakuntza planek puntuazio handiagoa lortuko dute, banaketa honen arabera:

1. Ez dute plangintza didaktikorik edo ebaluazioaren plangintzarik egiten. 0 puntu.

2. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioarenak egiten dituzte, baina ez dute informazio hau adierazten: erabiliko diren lekuak, ebaluazio tresnak eta tresna horien aplikazioak behar duen denbora: puntu bat.

3. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten dituzte, 2. puntuko informazio osoa deklaratuta: 3 puntu.

4. Plangintzak egiten dituzte 3. puntuan jasotakoaren arabera eta, horrez gain, materialak (gida didaktikoak, ikaskuntza gidak, etab.) erabili eta ebaluazio probak egiten dituzte: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.2) Lehentasunezko eremuak aintzat hartzea.

Prestakuntza ekintza batean lehentasunezko eremu hauei lotutako edukiak ematea edo horietaz informatzea baloratuko da: hizkuntzak, ofimatika eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta finantzen, justiziaren eta administrazio publikoen funtzionamenduaren arloko ezagupenak. Gai horien gainean informatzea edo trebatzea prestakuntza ekintzako edukien osagarria izanen da.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

1. Lehentasunezko eremuei lotutako modulurik edo informaziorik ez duten prestakuntza ekintzak: 0 puntu.

2. Lehentasunezko eremu bati lotutako moduluren bat edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 2.5 puntu.

3. Lehentasunezko eremu bati baino gehiagori lotutako moduluren bat edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.3) Kalitatearen ziurtagiriak.

Eskaera egiten denean, ISO edo EFQM kalitatearen ziurtagiri indardun bat edukitzea (“Bikaintasunarekiko konpromisoari buruzko diploma” edo maila goragokoa), edo prestakuntzaren xedeko jarduera hartzen duten kalitatearen ziurtagiriak edukitzea, maila berekoak edo altuagokoak izan, edo haietakoren bat berritzeko prozesuan egotea: 5 puntu.

c.4) Entitatearen esperientzia.

5 puntu bitarte baloratuko da ikastaroak ematen frogatutako esperientzia, betiere Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntza Zerbitzuaren 2015eko prestakuntza deialdietan zein lanbide arlotara aurkeztu den, horrexetako prestakuntza espezialitateekin zerikusia baldin badute. Gehieneko 5 puntu horiek lortzeko, 2.500 ordu eman izana eskatuko da. Ordu kopurua hortik beherakoa bada, zati proportzionala kalkulatuko da.

17.5.–Baremoko atal batzuetan gutxieneko puntuazio jakin bat lortu behar da. Gutxieneko puntuazio hori lortzen ez bada, eskaera bertan behera utziko da.

18.–Diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztea.

Diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, 12. oinarrian ezarritako prestakuntza plan motaren arabera:

–Prestakuntza plan mota bakoitza finantzatzeko 11. oinarrian ezarritako aurrekontua.

–Eskaerak lortutako balorazio teknikoa, aurreko oinarrian bildutako irizpideen arabera.

–Ikastetxeak aurkeztutako aurrekontua, gehieneko modulu ekonomikoak gainditu gabe betiere. Bertaratze-modalitatean, deialdi honetarako ezarritako gehieneko modulu ekonomikoak 7 eurokoak izanen dira ikasle eta ordu bakoitzeko, oinarrizko mailako kurtsoetarako eta profesionaltasun-ziurtagiriari lotutakoetarako; eta 10 eurokoak, behar bezala justifikatutako goi mailako kurtsoetarako. Teleprestakuntza bidezko ikastaroetarako gehieneko modulu ekonomikoa 5,5 eurokoa izanen da ikasle eta ordu bakoitzeko. Deialdi honetan ezarririk ez dagoen guztian martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio.

–Oinarri hauetan aurreikusitako prestakuntza planak balorazio teknikoaren ondoriozko puntuazio hurrenkeraren arabera finantzatuko dira, 11. oinarrian ezarritako kreditu erabilgarria agortu arte. Puntuazioa berdina duten eskaeren artean, parte-hartzaile gehiago dituena finantzatuko da. Parte-hartzaile kopuru bera badute, lehenago aurkeztu zena finantzatuko da.

19.–Prozeduraren instrukzioa.

19.1.–Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari dagokio.

19.2.–Deialdi honetan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz prestakuntza planaren balorazioa eginda eta diru-laguntza zehaztuta, eta espedientea eta aginduzkoak diren txostenak ikusi ondoren, instrukzio organoak ebazpen proposamena eginen du, behar bezala arrazoitua.

19.3.–Ebazpen proposameneko diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaerakoa baino txikiagoa denean, 10 eguneko epea emanen da alegazioak aurkez ditzaten edo eskaera alda dezaten, konpromisoak eta baldintzak emanen zaien diru-laguntzara egokitzeko.

19.4.–Interesdunak eskaera aldatzen badu, eta aldaketak Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuaren adostasuna badu, aldaketa eta jarduketa guztiak organo eskudunari igorri zaizkio, ebazpena eman dezan. Aitzitik, interesdunak ez badu eskaera aldatzen eta ez badu alegaziorik aurkezten finkatutako epean, hasierako eskaeraren edukia mantenduko da eta jarduketa guztiak organo eskudunari igorri zaizkio, ebazpena eman dezan.

Nolanahi ere, aldaketak diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko ditu, irizpide hauen arabera:

a) Prestakuntza ekintzen kopurua gutxitzen ahalko da, baina kontuan hartuta prestakuntza planeko lehentasunezko ekintzen parte-hartzaileen portzentajea ezin dela halako maneran jaitsi non baremoan lortzen den puntuazioa aldatu behar den. Halaber, ekintza bakoitzeko talde eta parte-hartzaileen kopurua gutxitzen edo handitzen ahalko da. Aldaketa horrek erreferentzia planaren arabera lehentasunezkoak diren ekintzen parte-hartzaileen portzentajea errespetatu beharko du, bai eta ebazpen proposamenean berariaz adierazten den beste edozein muga edo baldintza.

b) Ez da inola ere sartuko onartu ez den prestakuntza ekintzarik, eta ezin da aldatu onartutako ekintzen iraupena eta modalitatea.

c) Eskaeraren balorazio teknikoan kontuan hartutako baldintzak errespetatu beharko dira.

19.5.–Hasiera batean onartutako prestakuntza ekintzak, azken zehaztapenari dagokionez, ez dira itxiak. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baimena ematen ahalko du ekintza horien ordez lehentasun maila bereko beste batzuk egiteko. Horretarako, entitate onuradunak idatziz eskatu beharko du, ordezteko arrazoiak emanez. Horrekin batera, ordeztu beharreko prestakuntza ekintza bakoitzeko beste fitxa bat aurkeztuko da, dagokion edukiarekin. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko da aldaketa-eskaera, baina horrek ez du ekarriko hasiera batean emandako diru-laguntza handituko denik. Jarraipen batzorde bat eratzen ahalko da, zentro onuraduneko eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkariek osatua. Batzorde horren xedea izanen da proposatutako aldaketak aztertzea.

Behar diren bilerak egin ondoren, unitate kudeatzaileak, idatziz, baliozkotuko du edo ez du baliozkotuko eskatutako aldaketa.

20.–Diru-laguntzaren ebazpena eta ordainketa.

20.1.–Behin betiko ebazpen proposamena aztertuta, eta entitate onuradunak edo onuradunek tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituztela egiaztatuta, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak prozeduraren gaineko ebazpena emanen du.

Betebehar horiek bete direla ez bada behar bezala frogatzen, onuradunari errekerimendu bat eginen zaio 10 eguneko epean egiazta dezan. Epe hori igarota eskatzaileak akatsa zuzendu gabe, eskaera artxibatuko da.

20.2.–Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea lau hilabetekoa izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hamar eguneko epean jakinaraziko dio ebazpena entitate onuradunari, ebazpena eman eta biharamunetik hasita.

20.3.–Diru-laguntzak emateko ebazpenari prestakuntza plana atxikiko zaio, eta eskaeraren balorazio teknikoa egiteko kontuan hartu diren baldintzak adieraziko dira.

20.4.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

20.5.–Diru-laguntza ordaintzen ahalko da entitateak justifikatzen duenean diruz lagundutako jarduera oso-osorik gauzatu duela, aurrerakin gisa konturako ordainketa bat eginez. Entitateak funtsen hornidura behar duela frogatuz gero, diru-laguntza aurreratzen ahalko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoari jarraituz. Aurrerakina ez da inoiz izanen guztira emandako zenbatekoaren %25etik gorakoa. Aurrerakina 60.000 eurotik goitikoa bada, bermeak jarri beharko dira nahitaez, non eta onuraduna ez den administrazio publiko bat edo sektore publikoko entitate bat. Konturako ordainketa egiteko, entitateak gauzatutakoaren txosten teknikoa edo gastuen fakturak aurkeztu beharko ditu, eta, hala, entitateak frogatutako kopurua ordainduko zaio.

Nolanahi ere den, esleitutako zenbatekoaren %40 gutxienez diruz lagunduriko prestakuntza ekintza bukatu eta justifikatu ondoren ordainduko da.

20.6.–Aurreko lerroaldean aipatutako ordainketak egiteko, entitateek behar bezala justifikatutako ordainketak eskatu beharko dituzte eta, hala badagokio, frogatu beharko dute 24. oinarrian aipatutako dokumentazioa telematika bidez aurkeztu dutela diru-laguntza eman zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean, edo bestela, adierazi beharko dute Foru Komunitateko Administrazioaren zein organori aurkeztu dioten, organo horrek emandako diru-laguntzaren baten onuradun izateagatik. Informazio hori eman izana ez da frogatu beharrik izanen, hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuta badago.

V

Prestakuntza ematea eta haren kalitatea ebaluatzea eta kontrolatzea

21.–Prestakuntza plana gauzatzea.

21.1.–Entitate onuradunak gauzatuko ditu prestakuntza planak, martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren 4. eta 17. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza planen kasuan, urriaren 10eko ESS1897/2013 Aginduan aipatutako dokumentazio tekniko guztia aurkeztu beharko da, prestakuntza ematen hasi eta 15 egun lehenago, gutxienez.

21.2.–Prestakuntza talde bakoitzaren hasiera telematika bidez jakinaraziko da, Enplegurako Atariaren web orrian eskuragarri dagoen eredu normalizatua erabiliz, hasi baino 2 egun natural lehenago, gutxienez. Profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza denean, epe hori 5 egun naturalekoa izanen da.

Hasieraren jakinarazpena egin ondotik ekintza aldatu edo bertan behera utziz gero, taldea/ekintza hasteko aurreikusitako data baino lehenago jakinarazi beharko da, salbu eta tokia, eguna nahiz ordutegia aldatzea edo ekintza eten eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuak eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo taldea/ekintza martxan jarri ondoren gertatzen bada.

Kasu horietan, onuradunak aldaketaren berri eman beharko du gorabehera hori gertatu dela jakin eta berehala.

Ekintza noiz hasi den epe horietan jakinarazten ez bada, prestakuntza taldea “ez egintzat” joko da, salbu eta ezinbesteko arrazoiengatik gertatu bada. Kasu horretan behar bezala frogatu beharko da, eta arrazoi horiek gertatzen diren unean jakinarazi beharko dira.

Halaber, prestakuntza taldea hasi eta hirugarren eskola eguna arteko epean, hori barne, parte-hartzaileen zerrenda igorri beharko da telematika bidez, Enplegurako Atariaren web orrian eskuragarri dagoen eredu normalizatua erabilita, eta parte-hartzaile langabeak identifikatuta. Hirugarren eskola egunera bitarte (hori barne) emandako orduak prestakuntza ekintzaren orduen %25 baino gehiago badira, dokumentazio hori bidali beharko da prestakuntzaren %25 hori bete baino lehen. Dokumentazioaren bidalketa ontzat emanen da baldin eta ehuneko hori gainditzen den eskola egunera arteko epearen barrenean bidaltzen bada, egun hori barne.

Zerrendan parte-hartzaileen aurreikusitako kopurua gainditzen ahalko da, balizko bajak beteko dituztenak sartuz. Azken horiek identifikatu eta bereiziko dira idazkian. Ordezpen hori onargarria izanen da egiten bada prestakuntza ekintzaren iraupenaren %25era iritsi baino lehenago, salbu eta prestakuntza ekintzak lotuta badaude profesionaltasunaren ziurtagiriei, zeren, kasu horretan, ordezpena onartzeko, betiere portzentaje hori gainditu gabe, lehenengo 5 ikastegunean egin beharko baita, prestakuntza ekintza hasten denetik hasita. Prestakuntza orduen %25 eman ondoren parte-hartzaileren batek ekintza uzten badu, prestakuntza ekintzen ondoriozko desbideratzeak onartuko dira, gehienez ere ekintza hasi duten parte-hartzaileen %10.

Zerrenda horren kopia kontrol organoen esku utzi beharko da egun horretatik aurrera.

Jakinarazpenak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aipatzen dituen erregistro eta bulegoen bidez eginen dira, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako eredu normalizatuak erabilita.

21.3.–Prestakuntza talde bakoitzaren prestakuntza bukatuta, 23.1 oinarrian ezarritako gehieneko epean, bukatu duen prestakuntza talde bakoitzaren ziurtagiriak bidaltzen ahalko dira, horien bidez prestakuntza bukatu duten parte-hartzaileen zerrenda eta utzi dutenena jakinarazteko. Jakinarazpen horretan prestakuntza eman bitartean izandako kostu zuzenak sartzen ahalko dira.

Likidazioaren ondorioetarako, pertsona langabeen kasuan, lana lortzeagatik prestakuntza ekintza utzi behar izan dutenek ekintza bukatu dutela ondorioztatuko da, baldin eta prestakuntza ekintzaren %25 egin badute gutxienez.

21.4.–Onuradunek diruz lagundutako jarduera publikoa dela agerrarazi beharko dute. Diruz laguntzen diren prestakuntza ekintzak hedatzeari eta gauzatzeari lotutako jarduketa guztietan, gutxienez, Nafarroako Gobernuaren ikurra sartu beharko da, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren lankidetza eta azaroaren 30eko ESS/2570/2015 Aginduaren IV. eranskinean ezarritako alderdiak aipatu. Horiek guztiak lehentasunezko tokian jarriko dira, eta ez dira inola ere entitate sustatzailearen nahiz antolatzailearen ikurra baino txikiagoak izanen. Betiere proportzioak eta jatorrizko gama kromatikoa errespetatuko dira.

21.5.–Onuradunak 8.5 oinarrian ezarritako lehentasunezko kolektiboen parte-hartzaileen portzentajea (diru-laguntzak emateko ebazpenean zehaztuta) bete beharko du. Hori ez betetzeagatik sortzen diren ondorioak 26. oinarrian aurreikusitakoak dira.

21.6.–Langabeen gehieneko partaidetza deialdi honen 8.1.e) oinarrian ezarritakoa izanen da.

21.7.–Onuradunak konpromisoa hartzen du prestakuntza ekintzak hedatzeko eskatzen zaion informazio guztia aurkezteko, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zehazten duen formatuan.

22.–Prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola.

22.1.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bere eskumenen barnean, arau honen bidez diruz laguntzen diren ekintzen ebaluazio, kontrol eta jarraipen lanak egiten ahalko ditu. Horretarako, entitate onuradunei edozein dokumentazio eskatu eta/edo kanpoko auditoretza egiten ahalko die, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren iritziz lan horiek betetzeko bidezkoa bada.

Era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza guztiaren kanpoko ebaluazioa egiten ahalko du, enplegurako lanbide prestakuntzako azpisistema hobetzeko asmoz.

22.2.–Eskaintzako prestakuntza plana gauzatzeko ardura duten entitateek beren prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola eginen dituzte.

Horretarako, onuradunek lagin adierazgarria erabili behar dute, prestakuntza jaso dutenen taldeen %5ekoa, gutxienez. Lagin horrek prestakuntza planeko ekintzak hartuko ditu bere baitan, kasuan kasuko eremuan lehentasuna dutenak nahiz zeharkakoak, bai eta planean agertzen diren ikaskuntzaren modalitate guztiak ere.

Egin beharreko jarduketen artean, honako hauek daude:

a) Kontrol jarduketak:

Prestakuntza modu egokian ematen dela egiaztatzea denbora errealean, alderdi hauei dagokienez: lokalak, irakasleak, ordutegia, programaren egokitasuna, etab.

Prestakuntza zentroek beren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak egiaztatzea: bertaratzearen kontrola, prestakuntzaren doakotasuna eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren/Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren publizitatea, besteak beste.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan egin behar diren tramiteak eta egin behar zaizkion komunikazioak betetzen diren egiaztatzeko barne-kontroleko bisitak prestakuntza plana antolatzen edo kudeatzen den bulegoetara.

Aurrekoen osagarri den beste edozein jarduketa, telefonozko errekerimenduen bidez, zirkularren bidez edo bestelako baliabideak erabiliz.

b) Ebaluazio jarduketak.

Parte-hartzaileek prestakuntza ekintza bakoitzaren bukaeran prestakuntza ekintzen kalitateari buruz bete behar duten galde-sorta aztertu eta ustiatzea.

Entitate onuradunek prestakuntza planen eraginkortasuna, efizientzia eta kalitatea segurtatzeko egokitzat jotzen duten beste edozein jarduketa egiten ahalko da.

c) Ebaluazio eta kontroleko memoria.

23.2 oinarrian aipatzen den jarduketen gaineko justifikazio-memoriari dagokionez, honako hauek eduki beharko dituen emaitza-txosten bat aurkeztuko da:

Ebaluazioaren eta kontrolaren arloan egindako jarduketen deskribapena. Jarduketak burutzeko beharrezkoak izan diren giza baliabideen eta baliabide material eta teknikoen zerrenda.

Emaitzen txostenean, orobat, egindako ebaluazio eta kontrol lanetan ateratako ondorio eta gomendio nagusiak aurkeztu beharko dira.

22.3.–Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2009ko apirilaren 27ko Ebazpenaren 2. artikuluan ezarritakoarekin bat, entitate onuradunak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean arituko dira prestakuntza ekintzen kalitatea ebaluatzeko galde-sorta banatzen eta parte-hartzaileen eskura jartzen, besteak beste. Ebazpen horren bidez, enplegurako prestakuntza ekintzen kalitatea ebaluatzeko galde-sortak argitaratu ziren.

Parte-hartzaileek galde-sorta bete ondoren, entitate onuradunek haiek zaindu, grabatu eta tabulatuko dituzte.

Entitate onuradunek, ebaluazio eta kontroleko memoriaren esparruan, parte-hartzaileen galde-sorta guztien grabazioa eta tabulazioa gehitu beharko dute, egin diren prestakuntza ekintzen kalitatea aztertu ahal izateko. Galde-sortan jasotako galdera bakoitzaren tabulazioa bi modutara aurkeztuko da: batetik, planeko prestakuntza ekintzetan eratzen den talde bakoitzeko, eta bestetik, plan osoari buruzkoa. Grabazio eta tabulazio hori dituen fitxategiaren edo fitxategien kopia euskarri informatikoan bidaliko da.

Galde-sortako datuen ustiapena ere aurkez daiteke, non azalduko baitira lortutako emaitza nagusiak eta atera diren ondorioak.

22.4.–Entitate onuradunek justifikatzen duten diru-laguntzaren %3 arte erabili beharko dute oinarri honetako 2. eta 3. ataletako jarduketetarako, 8.000 euroko zenbatekoa gainditu gabe.

22.5.–Ebaluazio eta kontrol lan horiek egiten ez badira, honako murrizketa hauek izanen dira:

–Ebaluazioaren datuak igortzen ez badira, prestakuntza ekintza gauzatzearen kontzeptuan justifikatutako kopurua murriztuko da 22.4 oinarrian muga gisara ezarritako zenbatekoaren %50, kontuan hartuta eskuratzen den diru-laguntza.

–Kontrol lanetan gertatzen den ez-betetzea %50etik gorakoa bada (kontrolatutako taldeen %2,5 baino gutxiago), prestakuntza ekintza gauzatzearen kontzeptuan justifikatutako kopurua murriztuko da 22.4 oinarrian muga gisara ezarritako zenbatekoaren %50, kontuan hartuta eskuratzen den diru-laguntza.

–Kontrol lanetan gertatzen den ez-betetzea %50etik beherakoa bada (kontrolatutako taldeen %2,5 baino gehiago), justifikatutako kopurua murriztuko da ez-betetze horren proportzioan.

–Ebaluazio eta kontroleko memoria aurkezten ez bada, 22.4 oinarrian muga gisara ezarritako kopurua kenduko da prestakuntza ekintza gauzatzearen kontzeptuan justifikatzen den kopurutik, kontuan hartuta eskuratzen den diru-laguntza.

Edonola ere, ebaluazio eta kontrol lanak, oro har, osorik edo zati batean ez betetzeagatik aplikatuko den murrizketak ez du gaindituko 22.4 oinarrian ezarritako gehieneko zenbatekoa, kontuan hartuta eskuratu den diru-laguntza.

VI

Justifikazioa

23.–Diru-laguntzaren justifikazioa.

23.1.–Diru-laguntzen justifikazioa martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat tramitatuko da, eta onuradunak hiru hilabeteko epean, gehienez ere, aurkeztu beharko du, prestakuntza plana bukatu eta biharamunetik hasita.

Hori deusetan galarazi gabe, 23.2.b) oinarrian aipatzen den justifikazio memoria ekonomikoa aurkezteko azken eguna 2016ko abenduaren 16a izanen da. Dena dela, 2017ko otsailaren 5a arte aurkezten ahalko da 2016ko abenduaren 16rako aurkeztu eta ordaindu diren nominei dagozkien Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketaren justifikazioa eta PFEZaren ordainketarena.

Oinarri honetan aurreikusitako justifikazioa martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren II. eranskinean ezarritako irizpide, baldintza eta betebeharrekin bat eginen da; bertan aipatzen dira diru-laguntza jaso dezaketen gastuak, kontuan hartuta zeharkako kostuak ez direla izanen egindako eta justifikatutako prestakuntza ekintzaren kostu osoaren %10 baino gehiago, irailaren 9ko 30/2015 Legeak zehazten duenaren arabera.

23.2.–Justifikazioan honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Diru-laguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela justifikatzeko jarduketa memoria, egindako jarduerak, lortutako emaitzak eta egindako ebaluazio eta kontrol lanak azalduko dituena.

b) Prestakuntza ekintzen kostua frogatzeko memoria ekonomikoa, honakoak bilduko dituena:

b.1) Prestakuntza egitean izan diren eta diruz laguntzen ahal diren gastuen zerrenda sailkatua.

b.2) Diruz lagundutako prestakuntza ekintzen kostuak justifikatzeko agiriak.

Horri dagokionez, kostuak fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera duten agirien bidez justifikatuko dira, edo aurreko letrako gastuetarako administrazio eragina dutenen bidez eta, gainera, halakorik badago, ordainketa frogatzen duten agirien bidez, alegia, banku-agirien bidez edo ordainketa benetan egin dela frogatzen duten bestelako agirien bidez.

Fakturetan zerbitzuak edo kontzeptuak zehatz azalduko dira. Zuzeneko kostuen frogagirien kasuan, fakturatutako kostuak zein espedienteri egozten zaizkion, horren zenbakia jarri beharko da. Onuradunak datu hori azaltzeko zigilua jar dezake fakturaren jatorrizkoan, hornitzaileak faktura ematean jarri ez badu.

Atal honetan aipatutako dokumentazioak jatorrizkoa edo kopia konpultsatua izan behar du, eta beharrezkoa bada, aurreko lerroaldean aipatzen den zigilua jarriko da lehenbizi.

b.3) Jaso arren erabili ez den diru-laguntza zatia Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari itzuli izanaren frogagiria eta, hala denean, aplikatu ez diren etekin finantzarioena. Diru-sarrera horren bitartez entitate onuradunak uko egiten dio laguntza zati horri.

b.4) Diruz lagundutako ekintza finantzatu duten bestelako diru-laguntzen edo diru-sarreren zerrenda zehatza, halakorik bada, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.

c) Hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela justifikatzeko dokumentazioa, kontuan harturik egin beharreko prestakuntza ekimenak eta horiek garatzeko esparrua. Justifikaziorako beste bide batzuk erabili ahal izatea galarazi gabe, aurreko betebehar hori jarraian adierazten diren aukeretako baten bidez frogatzen ahalko da:

–Eskaera hiru hornitzaileri eskatuz: bide hau aukeratuz gero, eskaintza horiek aurkeztu beharko dira, eta horietan merkeena aukeratzen ez bada, zergatik izan den justifikatu.

–Merkatuan dauden pareko eragiketa errealen prezioen metodoa: merkataritzako trafikoan balio duen euskarriko agiriak aurkeztuz frogatu beharko da merkatuan pareko eta antzeko eragiketak daudela, diru-laguntzaren xede den eragiketaren ekonomia eta eragimena agerian uzten dituztenak.

–Garai bereko aurrekontuen deflaktazio metodoa: onuradunak antzeko eragiketa alderagarrien egungo aurrekontuak aurkezten ahalko ditu, kontratazioa egin zenetik alderdi hau frogatu bitarte izandako KPIaren gorabeherarekin zuzenduak (deflaktatuak), agerian uzteko kontratazioa eragimenez eta ekonomiaz egin zela.

Halaber, prestakuntzaren kalitatea ebaluatu eta kontrolatzeko jarduketei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko da, 22. oinarrian aipatutako moduan.

VII

Betebeharrak eta itzulketa

24.–Onuradunek bete beharrekoak.

24.1.–Oinarri hauetan jasotzen diren eta eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta gainerako arau aplikagarriek eskatzen dituzten betebeharrez gain, pertsona juridiko eta entitate onuradunek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasuna bete beharko dute Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen dituztenean eta honako bi inguruabar hauek gertatzen direnean:

–Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

–Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Ondorio horietarako, bi baldintza horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek ondotik zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute telematika bidez Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, entitatearen legezko ordezkariak sinatua eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari zuzendua, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarri bezala, eta horretarako hilabeteko epea izanen dute diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik:

1. Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

2. Organo horiek osatzen dituzten kideen zerrenda.

3. Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

4. Kargudun bakoitzaren dedikazio araubidea gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetarako.

5. Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura.

24.2.–Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreko ataleko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du, aipatutako epean.

25.–Diru-laguntzaren itzulketa.

25.1.–Deialdi honetan ezarritako baldintza eta betebeharrak eta gainerako arau aplikagarriak betetzen ez badira, ezta emate-ebazpenean ezartzen diren baldintzak ere, bidezko den itzulketa-prozeduraren ondoren, jasotako diru-laguntza osorik edo partez itzuli beharko da, bidezko berandutze-interesekin batera (ordainketa agindu eta itzulketa bidezkoa dela erabakitzen denera bitartekoak).

25.2.–Aurreko atalean aipatutako ez-betetzeen maila honako irizpide hauen arabera zehaztuko da:

a) Ez-betetzea erabatekoa bada:

Diru-laguntza eman zen helburuei dagokienez edo justifikazioaren betebeharrari dagokionez ez-betetzea erabatekoa bada, emandako diru-laguntzaren %100 itzuli beharko da. Ez-betetzea erabatekotzat hartuko da, baldin eta diruz lagundutako jardueran ez bada helburuen %35 bete, honela neurturik: prestakuntza-orduen kopurua bider prestatutako ikasle kopurua.

b) Ez-betetzea hein batekoa bada:

Diru-laguntza eman zen helburuei dagokienez edo justifikazioaren betebeharrari dagokionez ez-betetzea hein batekoa bada, emandako diru-laguntza hein batean itzuli beharko da. Aurreko lerroaldean aipatutako adierazlea %35etik %100era bitarte bete bada, ez-betetzearena bezalako portzentajea kenduko zaio diru-laguntzari, betiere gastuak behar bezala justifikatu badira.

25.3.–Aurreko lehenengo atalean dirua itzultzeko aurreikusitako kasuren bat gertatu dela jakitean ofizioz hasiko da dirua itzultzeko prozedura, ezarritako prozedurarekin bat eta, bidezko bada, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

25.4.–Emandako diru-laguntza osorik itzuli beharko da, orobat, aurreko oinarrian aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badira.

25.5.–Atal honetan ezarritako itzuli beharrak ez du galarazten Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean diru-laguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboei buruz ezarritakoa.

26.–Baremoan puntuatutako baldintzak ez betetzea.

Baremoko zenbait ataletan, entitate eskatzaileak konpromisoa hartzen du planeko ekintzetan kolektibo jakin batzuetako pertsonak hartzeko, halako portzentaje batean. Plana gauzatu eta gero ikusten bada benetako portzentajea konpromisokoa baino txikiagoa dela, ez-betetzetzat hartuko da. Ez-betetze tasa (ET) bi baloreen arteko aldea izanen da. Ez-betetzeak ekarriko du plan osorako justifikatutako kopurua murriztea. Murrizketa kalkulatuko da ondotik datozen puntuetan azaltzen den moduan.

26.1.–Prestakuntza planaren balorazio teknikoan duen eragina edozein dela ere, plan osorako justifikatutako kopuruaren murrizketa bat ezartzen da baremoko 17.1.b) eta 17.4.b) atalak betetzen ez diren kasuetarako. Ez-betetze tasa (ET) 5 edo gutxiago bada, ez da murrizketarik eginen.

Murrizketa = ET*0,4-2

26.2.–Halaber, plan osorako justifikatutako kopuruaren murrizketa bat ezartzen da baremoko 17.2.b.1), 17.2.b.2), 17.3.b.1) eta 17.3.b.2) atalak betetzen ez diren kasuetarako. Ez-betetze tasa (ET) 5 edo gutxiago bada, ez da murrizketarik eginen.

Murrizketa = ET*0,2-1

27.–Epeak.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 48. artikuluarekin bat, epeak egun baliodunetan zenbatuko dira, espresuki besterik adierazi ezean.

28.–Datuak babestea.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren ondorioetarako, ebazpen honetan arautzen diren prestakuntza ekintzak jasotzen dutenen eta haiekin lotura dutenen datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua izanen da, ekintzen eskaeran, kudeaketan, finantzaketan, kontrolean, jarraipenean eta ebaluazioan. Fitxategi horien titulartasuna publikoa izanen da.

Aurreko atalean aipatutako datu pertsonalak beharrezkoak badira prestakuntza ekintzen eta diru-laguntzen eskaerarako, kudeaketarako, finantzaketarako, kontrolerako, jarraipenerako edo ebaluaziorako, ez da beharrezkoa izanen ukituen baimena datu horiek biltzeko (zuzenean edo diru-laguntzen onuradunek egindako jakinarazpenen bidez), ezta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiten duen tratamendurako ere.

Ulertuko da datu pertsonalen tratamenduaren erantzuleak bete dituela abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako informazio betebeharrak, bereziki 5. artikulukoak, baldin eta diru-laguntzaren onuradunari ematen badio informazio horren berri. Onuradunak, aldiz, prestakuntza ekintzen jasotzaileei igorri beharko die informazio hori, baita ekintzen eskaeran, kudeaketan, finantzaketan, kontrolean, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzen duten pertsona guztiei ere. Horretarako, informazio egokia sartuko da datu pertsonalak eskuratzeko dokumentazioan edo formularioetan.

29.–Diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako Atarian (www.navarra.es), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren xedea. Orobat, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan ezarritakoarekin bat, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak bere web orrian argitaratuko ditu datu horiek.

30.–Prestakuntza espezialitateen fitxategia.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2010eko martxoaren 12ko Ebazpenaren xedapen gehigarri bakarrarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua lankidetzan arituko da Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin batik bat lanean ari diren pertsonentzako prestakuntza planei (gauzatu direnei edo gauzatzen ari direnei) dagozkien espezialitateak sartzeko prestakuntza espezialitateen fitxategian, haiek baliozkotu eta kodetu ondoren. Izan ere, martxoaren 12ko Ebazpen horren bidez prestakuntza espezialitateen fitxategian espezialitate berriak sartzeko prozedura ezarri zen.

II. ERANSKINA

Lehentasunezko prestakuntza ekintzak sektorearteko planetan (12.a oinarria)

LANBIDE ARLOA

EKINTZAREN IZENA

GUTXIENEKO ORDU KOPURUA

MODULU EKONOM.

ADG

KOMUNIKAZIOA

20

10

ADG

GATAZKAK KONPONTZEA

20

10

ADG

TALDEKO LANA

30

10

ADG

PROIEKTUAK KUDEATZEA

30

10

ADG

BILERAK BIDERATZEA

20

10

ADG

ALDAKETARA EGOKITZEA, MALGUTASUNA

20

10

ADG

EZAGUTZAREN KUDEAKETA

10

10

ADG

ABILEZIA SOZIALAK OINARRIZKOA

40

7

ADG

JENDAURREAN HITZ EGITEA: AURKEZPEN ERAGINKORRAK

20

10

ADG

BERRIKUNTZA ETA SORMENA

30

10

ADG

ADIMEN EMOZIONALA

30

10

ADG

MOTIBAZIOA, EKIMENA, LIDERGO PROFESIONALA

30

10

ADG

TXOSTENAK PRESTATZEA ETA AURKEZTEA

20

10

ADG

BEZEROARENTZAKO ORIENTAZIOA

20

10

ADG

EMAITZETARAKO ORIENTAZIOA

20

10

ADG

COACHING-A

40

10

SSC

ATZERRIKO HIZKUNTZA HELBURU PROFESIONALEKIN

35

7

SSC

AHOZKO AURKEZPEN PROFESIONALAK PRESTATZEA. B2 EDO C1 MAILA. INGELESA, FRANTSESA ETA ALEMANA

30

7

SSC

LAN BILERAK GIDATZEA B2 EDO C1. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

7

SSC

AKORDIOAK KUDEATZEA ETA BEZERO, HORNITZAILE EDO LAGUNTZAILEEKIN NEGOZIATZEA B2 EDO C1. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

7

SSC

GUTUN ETA OINARRIZKO AGIRIAK INTERPRETATZEA ETA ERREDAKTATZEA. B1 EDO B2 MAILA. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

7

SSC

AGIRI ETA TXOSTEN TEKNIKO ZAILAK INTERPRETATZEA. B1 O B2. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

7

SSC

AGIRI ETA TXOSTEN TEKNIKO ZAILAK PRESTATZEA. B2 EDO C1. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

7

SSC

ENPRESARENTZAKO INFORMAZIO TEKNIKO GARRANTZITSUA BILATU ETA ANALIZATZEA. B1 EDO B2 EDO C1. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

7

SSC

JARRAIBIDE TEKNIKO ERRAZAK AHOZ KOMUNIKATZEA ETA ULERTZEA. B1 INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

7

SSC

DEIAK KUDEATZEA TELEFONO BIDEZKO ARRETA ZERBITZU BATEAN. B1 EDO B2 MAILA. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

7

SSC

AHOLKUAK, KEXAK ETA ERREKLAMAZIOAK EGITEA ETA KUDEATZEA. B1, B2 EDO C1 MAILA. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

7

SSC

SALTZEA EDO EROSTEA AURREZ AURRE EDO TELEFONOZ (DENDAK, OSTALARITZA, TURISMOA...) B1 EDO B2. INGELESA, FRANTSESA EDO ALEMANA

30

7

COM

MERKATARITZAKO ABILEZIAK KOMERTZIALAK EZ DIRENENTZAT

20

10

COM

BEZEROARENTZAKO ARRETA

20

10

COM

SALTZEKO TEKNIKAK

40

10

COM

MERKATARITZA-KUDEAKETA

40

10

COM

MERKATARITZA ELEKTRONIKOA

40

10

COM

FRANKIZIAK ETA ONLINE DENDAK

20

10

COM

MARKETINA INTERNETEN

20

10

COM

SOCIAL MEDIA MARKETIN ESTRATEGIAK

20

10

IFC

BILATZAILEETAKO POSIZIONAMENDURAKO ESTRATEGIAK (SEO)

20

10

IFC

KOMUNIKAZIO EREDU BERRIAK: 2.0. TRESNAK

20

7

COM

KANPOKO MERKATARITZA

60

10

COM

KANPOKO MERKATARITZA: DOKUMENTAZIOA ETA ORDAINKETAK

20

10

COM

NAZIOARTEKO FINANTZAKETA

20

10

COM

NAZIOARTEKO MERKATUEN INFORMAZIO SISTEMAK

20

10

COM

NEGOZIAZIOA ETA NAZIOARTEKO SALEROSKETA

20

10

COM

NAZIOARTEKO MERKATARITZAREN KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA

40

10

ADG

KONTABILITATEA

40

10

ADG

FISKALITATEA

40

10

ADG

FINANTZAK FINANTZARIOAK EZ DIRENENTZAT

20

10

ADG

KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA ETA FINANTZARIOA

40

10

ADG

KUDEAKETA FINANTZARIOA ETA ADMINISTRATIBOA MIKROENPRESENTZAT

40

10

ADG

LANGILEEN KUDEAKETA

40

10

ADG

PRODUKZIOAREN KUDEAKETA

40

10

ADG

LEAN MANUFACTURING METODOLOGIA

20

10

ADG

OINARRIZKO KALITATEA

16

7

ADG

KALITATEAREN KUDEAKETA

20

10

ADG

ISO 14001/2015 EGUNERATZEA

14

10

ADG

ISO 9001/2015 EGUNERATZEA

14

10

ADG

ISO 9001/2015

40

10

ADG

ISO 14001/2015

40

10

ADG

4.0. ENPRESA

16

10

SEA

INGURUMENAREN KUDEAKETA

60

10

COM

ORGA JASOTZAILEAK

10

10

COM

PLATAFORMA JASOTZAILEAK

10

10

COM

BILTEGIAREN KUDEAKETA

20

10

COM

LOGISTIKA

20

10

COM

HORNITZEKO LOGISTIKA

20

10

COM

STOCKAK KUDEATZEA

20

10

FCO

INFORMATIKAREN HASTAPENAK ETA ALFABETATZE DIGITALA

20

7

FCO

INTERNETEN ETA POSTA ELEKTRONIKOAREN HASTAPENAK

20

7

IFC

MICROSOFT OFFICE

40

7

IFC

OUTLOOK

10

7

IFC

ACCESS

20

7

IFC

EXCEL

20

7

IFC

WORD

20

7

IFC

MICROSOFT POWERPOINT

20

7

IFC

PREZI

20

10

IFC

KUDEAKETARAKO APLIKAZIO INFORMATIKOAK: KONTABILITATEA, FAKTURAZIOA. NOMINAK

20

10

IFC

AUTOEDIZIOA

20

10

IFC

WEB ORRIAK DISEINATZEA

20

10

IFC

DISEINU GRAFIKOA

20

10

IMS

BIDEO DIGITALAK EDITATZEA

30

10

IFC

WEB 2.0 SARE SOZIALAK

20

7

IFC

CLOUD COMPUTING

30

7

IFC

KOMUNIKAZIO DIGITALA ETA NETWORKING-a INTERNETEN

20

7

ADG

ZUZENDARITZAKO KIDE DIGITALA

60

10

IFC

BLOG

20

7

IFC

MICROSOFT PROJECT

30

10

ARG

INDUSTRIA DISEINUA

40

10

ARG

CATIA

40

10

ARG

CAD

40

10

ARG

PLANOEN ETA ESKEMA ELEKTRIKOEN DISEINUA

40

10

ELE

ERAIKINETAKO ELEKTRIZITATEA

40

10

ELE

INDUSTRIAKO ELEKTRIZITATEA

50

10

ELE

ELEKTROMEKANIKA

40

10

ELE

AUTOMATA PROGRAMAGARRIAK

50

10

ELE

ELEKTRONIKA INDUSTRIALA

50

10

ELE

ROBOTIKA INDUSTRIALA

50

10

FME

PLANOEN INTERPRETAZIOA

20

10

FME

GALDARAGINTZA

50

10

FME

SOLDADURA

50

10

FME

ZENBAKIZKO KONTROLA MEKANIZAZIOAN

40

10

FME

ORDENAGAILU BIDEZKO ZENBAKIZKO KONTROLA MEKANIZAZIOAN

40

10

FME

MAKINA-ERREMINTEN MEKANIZAZIOA

40

10

FME

METROLOGIA

30

10

FME

NEUMATIKA

40

10

FME

HIDRAULIKA

40

10

FME

MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LAN INDUSTRIALAK

40

10

IMA

HOTZ INDUSTRIALA

40

10

IMA

MERKATARITZAKO HOTZA

40

10

IMA

KLIMATIZAZIOA

40

10

SSC

GARBIKETA

20

7

SEA

LANEKO ARRISKUEI AURREA HARTZEA

20

7

SEA

LEHEN LAGUNTZAK

20

7

SEA

KANPOKO DESFIBRILAGAILU ERDIAUTOMATIKOA ERABILTZEA

16

7

SEA

ELIKAGAIEN MANIPULAZIOA

10

7

TMV

SALGAI ARRISKUTSUEN MANIPULAZIOA ETA ERREPIDEKO GARRAIOA

60

10

TMV

GARRAIOLARIEN LANBIDE GAITASUNAREN AGIRIA

35

10

SEA

ZUBI-GARABIKO OPERADOREA

20

10

SEA

SEGURTASUNEKO ZAINTZAILEA

40

10

SSC

PRESTATZAILEEN PRESTAKUNTZA

20

10

Iragarkiaren kodea: F1604945