91. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Aldaketa, Zirkulazio murriztua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2016ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Zirkulazio murriztua arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ablitasen, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1605295