2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Ablitasko Udal Planean 1. egiturazko aldaketa egiteko proiektua, Avícola Los Morenicos, SL eta Avícola El Prado, SL enpresek sustatua. Hasierako onespena
Udalak 2016ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran onetsi zuen hasiera batean Ablitasko Udal Planean 1. egiturazko aldaketa egiteko proiektua, Avícola Los Morenicos, SL eta Avícola El Prado, SL enpresek sustaturik, sustatzaile ari baita, plan horretako 53. artikulua aldatzeari dagokionez (Lurzoru urbanizaezineko eraikuntza mota desberdinetarako baldintza partikularrak). Hortaz, jendaurrean egonen da hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertu eta biharamunetik aitzina.
Epe horretan Udalaren Idazkaritza Nagusian aztertzen ahalko da, eta bidezkotzat jotzen diren erreklamazio eta alegazioak aurkeztu ere bai.
Ablitasen, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1605256