91. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

276/2016 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Arangurengo Udalarekin lankidetza hitzarmena izenpetzea erabakitzen duena, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra proiektuaren prestaketa finantzatzeko.

2016ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001-52300-7609-312800 kontu-saila ageri da, “Arangurengo Udalarentzako transferentzia, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko” izenekoa, eta 25.000 euroko kreditua du.

Kontu-sail hori handitzen ahal da, 2016rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 29ko 1/2016 Foru Legearen 5. artikuluko 4.h atalean ezartzen den moduan.

Ikusita Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren eta Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailearen txostena, Osasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatuaren onespena duena, non proposatzen baita Arangurengo Udalarekin lankidetza hitzarmen bat izenpetzea, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra proiektuen prestaketa finantzatzeko eta udal horri horretarako diru-laguntza bat emateko.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari onetsitako Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 25.000 euroko gastu bat baimentzea Arangurengo Udalari diru-laguntza moduan emateko, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra proiektuen prestaketa finantzatzeko, 2016ko gastuen aurrekontuko “Arangurengo Udalarentzako transferentzia, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko” izeneko 547001-52300-7609-312800 kontu-sailaren kargura.

2. Arangurengo Udalari (IFZ: P3102300E) 25.000 euroko diru-laguntza ematea 2016an, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra proiektuaren prestaketa finantzatzeko, ebazpen honen eranskinean jasotzen den lankidetza hitzarmeneko oinarri arautzaileekin bat.

3. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Arangurengo Udalari jakinaraztea, eta igortzea Osasun Departamentuan dagoen Kontu-hartzailetza Delegatura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan. Horrekin batera, administrazio publikoak ez diren interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa, Osasuneko kontseilariari zuzendua, jar dezaketela ebazpen honen aurka, hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.4. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2016ko apirilaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

LANKIDETZA HITZARMENA, OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUAREN ETA ARANGURENGO UDALAREN ARTEKOA, MUTILOAKO OSASUN KONTSULTATEGIA HANDITU ETA ERABERRITZEKO OBRA PROIEKTUAREN PRESTAKETA FINANTZATZEKO

BILDU DIRA:

Alde batetik, Óscar Moracho del Río jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua zuzendari kudeatzailea.

Eta beste aldetik, Manuel Romero Pardo jauna, Arangurengo Udaleko alkatea.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehena.–2016rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 29ko 1/2016 Foru Legean 547001-52300-7609-312800 kontu-saila ageri dela, “Arangurengo Udalarentzako transferentzia, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko” izenekoa, eta 25.000 euroko kreditua duela.

Bigarrena.–Aurrekontuko kontu-sail hori handitzen ahal dela, 1/2016 foru lege horren 5. artikuluko 4.h atalean ezartzen den moduan.

Hirugarrena.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Arangurengo Udalak interesa dutela lankidetza hitzarmen bat izenpetzeko, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzea finantzatzeko, 2016rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 29ko 1/2016 Foru Legean ezarritakoaren babesean.

Helburu horrekin, bi alderdiek hitzarmen hau izenpetu dute, honako hauek ezarririk:

ARANGURENGO UDALARENTZAKO DIRU-LAGUNTZAREN OINARRI ARAUTZAILEAK, MUTILOAKO OSASUN KONTSULTATEGIA HANDITU ETA ERABERRITZEKO OBRA PROIEKTUAREN PRESTAKETA FINANTZATZEKO

1.–Xedea.

Oinarri arautzaile hauek xede dute Arangurengo Udalari diru-laguntza bat emateko aplikatu beharreko araudia ezartzea Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra proiektuaren prestaketa finantzatzeko. Diru-laguntza 2016rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 29ko 1/2016 Foru Legean ageri da, “Arangurengo Udalarentzako transferentzia, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko” izeneko 547001-52300-7609-312800 kontu-sailean, eta 25.000 euroko kreditua du. Aurrekontuko kontu-sail hori handitzen ahal da, 1/2016 foru lege horren 5. artikuluko 4.h atalean ezartzen den moduan.

2.–Onuraduna.

Diru-laguntza hori izenduna da, eta onuraduna Arangurengo Udala da, 2016rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 29ko 1/2016 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

3.–Onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak honako beharkizun hauek izanen ditu:

a) Diruz lagundutako jarduketak eta guztirako gastua justifikatzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak edo, indarreko antolamenduaren arabera, eskumena duten beste organo batzuek egiten dituzten egiaztapen lanak eta kontrol tekniko eta finantzariorako jarduerak onartzea eta emandako diru-laguntzari buruz eskatzen dioten dokumentazio guztia eskura jartzea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari xede berarekin eskatu edo jaso diren bestelako diru-laguntzen berri ematea.

d) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako eginbeharrak.

4.–Onuradunaren gardentasunerako betebeharrak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura.

Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.

b) Hala badagokio, negozio-zifra, edo diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kideen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sorrera berriko entitateen kasuan, informazioa entitate horien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Kargudun bakoitzaren dedikazio araubidea gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetarako.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko du aipatutako informazioa.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Informazio hori telematika bidez aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari zuzenduko zaio.

Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori aurkezteko betebeharra betetzen ez bada, 59/2013 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritako ondorioak aplikatuko dira.

5.–Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Diruz laguntzen ahal dira Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra proiektua prestatzearekin ikusteko duten gastu guztiak (obra proiektuaren prestaketa, segurtasunaren eta osasunaren azterlana, segurtasunaren eta osasunaren koordinazioa proiektuaren fasean, eta baimenak).

6.–Jarduketek bete beharreko baldintzak.

Osasun kontsultategia osasun jardueretarako erabiliko da soilik.

Udalak, egin beharreko jardueretarako, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren araudi tekniko-sanitarioa aplikatuko du, eta, zehazki, honako hauek: Establezimenduak sortu, eraberritu edo lekuz aldatzeko eta horien funtzionamendurako baimena eskatzeko administrazio prozedura irailaren 1eko 214/1997 Foru Dekretua eta Ospitaleratzerik gabeko osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetarako gutxieneko baldintza tekniko-sanitarioak ezartzeko Osasuneko kontseilariak otsailaren 12an emandako 37/1999 Foru Agindua.

Halaber, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek eraikinean jardunen dutenez, kontuan hartu beharko dira erakunde horren Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak ematen dituzten zehaztapenak.

Onuradunak behar adinako publizitatea eman beharko dio diruz laguntzen diren jardueren finantzabide publikoari, eta, zehazki, proiektuaren dokumentazioan jasota egonen da zer erakundek finantzatzen duen.

7.–Diru-laguntzaren zenbatekoa eta aurrekontuko zuzkidura.

25.000 eurokoa da ematen den diru-laguntzaren zenbatekoa, eta 2016rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren 547001-52300-7609-312800 kontu-sailaren kargura izanen da (“Arangurengo Udalarentzako transferentzia, Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko” izenekoa), 25.000 euroko kreditua baitu. Aurrekontuko kontu-sail hori handitzen ahal da, 1/2016 foru lege horren 5. artikuluko 4.h atalean ezartzen den moduan.

8.–Jarduketaren lanak egitea.

Diru-laguntza honen xedeko obra proiektua prestatzeko lanak urte honetan hasi eta burutu behar dira.

9.–Gastua justifikatzeko epea eta modu balioduna.

Dagozkion fakturak, jatorrizkoak edo administrazio edo notario bidez konpultsatutako kopiak, aurkeztuta justifikatuko da diruz lagundutako jarduketak egin direla eta eragin duten gastua; diru-laguntza faktura horien guztirako balioaren adinakoa izanen da, eta ez du emandakoa gaindituko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru legearen 28.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, kontratista hautatzeko orduan, eraginkortasunari eta ekonomiari begira egin dela frogatzearren, toki entitateko idazkariaren ziurtagiria gehituko da, kontratista hautatzerakoan, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen aginduak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearenak bete direla erakusteko.

Halaber, toki entitatearen idazkariak edo kontu-hartzaileak emandako diru-laguntzaren gastuari buruz egindako ziurtagiria aurkeztuko da, helbururako egokitzen den, bai eta Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko proiektua adostasunez hartu den ere.

Nolanahi ere, agiriak 2016ko abenduaren 1a baino lehenago aurkeztu beharko dira.

10.–Diru-laguntzaren ordainketa.

Diru-laguntzaren ordainketa Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera eginen da.

Diruz lagundutako jarduketa bukatutakoan eginen da ordainketa, gastua eta jarduera egin direla justifikatu ondoan. Ordainketa “kontura”-koa izanen da, eta Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko jarduketak erabat bukatzeari lotua egonen da. 2020ko abenduaren 31 baino lehenago bukatu beharko dira jarduketa horiek.

11.–Azpikontratazioa eta hornitzaileen kontratazioa.

Erabaki honi dagokionez, zilegi da azpikontratazioa egitea, hots, hirugarrenekin diru-laguntzaren xedeko jardueraren erabateko edo hein bateko gauzatzea hitzartzea.

12.–Onuradunaren betebeharrak ez konplitzea eta itzulketa.

Mutiloako osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko lana burutu ezik edo diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak bete ezik, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatuz gero, edo erabaki honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak bete ezik, hartutako zenbatekoa itzuli egin beharko da, osorik edo hein batean. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da diru-laguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sorrarazitako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatuari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean eman beharko da haren gaineko ebazpena.

Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

13.–Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Diru-laguntza hartzen duen entitatea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita dagoen diru-laguntzen arloko administrazio arau-hausteentzako zehapen araubidearen mende egonen da eta han ezarritako erantzukizunak izanen ditu.

Diru-laguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

14.–Diru-laguntzaren oinarri arautzaileen eta diru-laguntza ematearen kontrako errekurtsoak.

Diru-laguntzaren oinarri arautzaileen eta diru-laguntza ematea erabakitzen duen ebazpenaren kontra, interesdun diren administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Administrazio publiko ez diren interesdunek, diru-laguntzaren oinarri arautzaileen eta diru-laguntza ematea erabakitzen duen ebazpenaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.4 artikuluarekin bat.

15.–Aplikatu beharreko arauak.

Erabaki hau eta oinarriak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraituz eman dira; beraz, oinarri arautzaileotan jasota ez dagoen guztian, lege hori oso-osorik bete beharko da.

Sinatua Sinatua

Oscar Moracho del Río jauna Manuel Romero Pardo jauna

Iragarkiaren kodea: F1604503