2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2016ko aurrekontuen espedientea. Hasierako onespena
Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lantzeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2015eko abenduaren 23an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2016ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Larraintzarren (Ultzama), 2015eko abenduaren 23an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenetxea.
Iragarkiaren kodea: L1605294