2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen kideen Batzarrak, 2016ko urtarrilaren 19an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 1/2015 aldaketa Mankomunitatearen 2015eko aurrekontuan; kreditu berezi bat sortuko baita.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Larraintzarren (Ultzama), 2016ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenetxea.
Iragarkiaren kodea: L1605292