91. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketak 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aldaketak, kreditu gehikuntzaren bidezkoak, Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren 2016ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Zizur Nagusian, 2016ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1605363