2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
2016ko aurrekontuan aldaketak egiteko hirugarren eta laugarren espedienteak. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketa bat, kreditu bereziaren eta kreditu gehikuntzaren bidezkoa, Zizur Nagusiko Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontuan.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Zizur Nagusian, 2016ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1605362