91. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2. eta 3. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2016ko martxoaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ra luzatutako Valtierrako Udal aurrekontuan aldaketa egiteko 2/2016 eta 3/2016 espedienteak, kreditu-gehikuntza eta kreditu berezia sortzen baitituzte, hurrenez hurren.

Iragarkia 2016ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

2/2016 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu-gehikuntza

GASTUAK:

15100 62300.–Makinak erostea: 18.000,00 euro.

SARRERAK:

Aurrekontu luzatuaren soberakina: 18.000,00 euro.

3/2016 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu berezia

GASTUAK:

32311 62200.–0-3 urtekoendako ikastetxe berriaren proiektua eta zuzendaritza: 41.000,00 euro.

SARRERAK:

Aurrekontu luzatuaren soberakina: 41.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1605347