2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
2016ko landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordaintzeko epea
Alkatetzak maiatzaren 2an emandako 151/2016 eta 152/2016 ebazpenen bidez, lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2016ko likidazioa onetsi zen, eta ordainagirien borondatezko ordainketarako epeak zehaztu ziren: 1. seihilekorako 2016/06/25era arte, eta bigarren seihilekorako 2016/11/15era arte.
Hortaz, maiatzaren 3tik 2016/06/25era lehen seihilekoari dagozkion ordainagirien borondatezko ordainketa egin daiteke eta, irailaren 15etik aurrera, bigarren seihilekoa.
Helbideratutako ordainagiriak banketxera bidaliko dira 2016ko ekainaren 26an eta azaroaren 15ean, hurrenez hurren.
Data horiek igarota, itzulita eta kobratzeko dauden ordainagiriei %5eko errekargua ezarriko zaie.
Zorra ordaintzen ez bada, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko da. Diru-bilketa premiamenduzko prozeduraren bidez eginen da, eta horrek ekarriko du Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan adierazitako errekarguak ezartzea.
Martzillan, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.
Iragarkiaren kodea: L1605276