91. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Kudeaketarako mandatua onartzea

Larraungo Udalak, 2016ko apirilaren 25ean egin bilkuran, ondorengo erabakia hartu zuen.

1. Onartzea kudeaketa mandatua, Larraungo kontzejuetan mantentze lanen memoriako lanak egiteko, Albiasu, Aldatz, Alli, Astitz, Arruitz, Azpirotz-Lezaeta, Baraibar, Etxarri, Gorriti, Iribas, Mugiro eta Oderizko Kontzejuena, lanek irauten duten eperako, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluarekin bat.

2. Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Erabakia goian aipatutako kontzejuei bidaltzea, jakinaren gainean egon daitezen, eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Larraunen, 2016ko apirilaren 25ean.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1605366