2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
GASTUAK (kreditu-gehikuntza eta gastuen aurrekontu-aplikazioaren letrazko aldaketa):
VI. kapitulua: Ikastetxe Publikoko berogailuaren hoditeria ordezkatzea: 12.300 euro.
SARRERA:
VII. kapitulua: Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza Ikastetxe Publikoko berogailuaren hoditeria ordezkatzeko: 12.300 euro.
Funesen, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1605281