91. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

19. poligonoko 471. lurzatiaren okupazioa Cantera mugapean, baliabide eolikoen neurketarako dorre bat instalatzeko. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2016ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea 274,3 metro karraturen okupazioa La Cantera alderdian, Cascanteko herrilurretan, 19. poligonoko 471. lurzatian, Eólica Navarra, SL enpresak baliabide eolikoen neurketarako dorre bat instala dezan.

2.–Lursail horien okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.

Jendaurrean edukiko da 15 egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo kexak egin ditzaten.

Cascanten, 2016ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1605360