2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Jarduera sailkaturako udal lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 68. artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazio eta oharrak egin ditzaten.
Jarduera: lantegi-nabea osagai metalikoak makinazko soldadura bidez fabrikatzeko.
Sustatzailea: Engieenering Mechanical System, SL. Tokia: industrialdea (Kat. erref. 2-807). Udalerria: Buñuel (Nafarroa).
Buñuelen, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1605282