91. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2016ko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2016ko martxoaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2016ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Beraskoainen, 2016ko apirilaren 19an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L1605554