2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetza
Basaburuko Udaletxean eta 2016ko maiatzaren 28an egingo den 2/2015 zenbakidun ezkontza zibilerako, Basaburuko Udaleko alkateak –Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 43. artikuluaren arabera– Alkatetzaren 2016ko 43. ebazpenean erabaki zuen:
Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzia den Aitor Arangoa Mariezkurrena jauna eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.
Bigarrena.–Baimena ematea ezkontza zibil hori udaletxean egiteko, 2016ko maiatzaren 28an.
Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta interesdunei jakinaraztea.
Basaburuan, 2016ko apirilaren 27an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez-Ilzarbe.
Iragarkiaren kodea: L1605353