1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
625/2016 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Gobernu Kontseiluaren Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Honoris Causa Doktoretza emateari buruzko erabakia onesten duena”. 2016ko apirilaren 28ko Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki baten bidez onetsi zen.
Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko 2016ko apirilaren 28ko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia, “Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Honoris Causa Doktoretza emateari buruzko erabakia onesten duena”.
“HONORIS CAUSA DOKTORETZA
EMATEARI BURUZKO ERABAKIA
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluaren eskumena da aparteko merezimendu akademiko, zientifiko, kultural, tekniko edo humanistikoa duten pertsonei Honoris Causa doktoretza ematea. Horri begira, 2006ko uztailaren 4ko 42/2006 Erabakiaren bidez (NAO, 103 zk., 2006ko abuztuaren 28koa), organo kolegiatu honek “Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ohorezko sariak emateko araudia” onetsi zuen.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Honoris Causa doktoretza Miguel de la Quadra Salcedo jaunari ematea proposatu denez.
Errektoreak proposatuta, hau da Gobernu Kontseiluak, bere kideek aurretik eztabaidatu eta gero, 2016ko apirilaren 28an egindako bileran, hartu duen,
ERABAKIA:
Lehena.–Merezimendu nabarmenak izateagatik, Miguel de la Quadra Salcedo jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko “Honoris Causa Doktore” izendatzea.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea”.
Iruñean, 2016ko apirilaren 28an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
Iragarkiaren kodea: F1605275