90. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 256E/2016 Ebazpenarena. Horren bidez, beroaren hiri sareak energia efizientziazko irizpideekin berritzeko diru-laguntzen deialdia onesten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 304546.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

A) Onuradunak izaten ahalko dira hurrengo baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak:

a) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 13.2. artikuluan ezartzen dituen debekuetatik kanpo egotea. Eskabidearen inprimakiarekin batera aurkeztuko den erantzukizuneko aitorpenaren bidez frogatuko da horiek betetzen direla.

b) Eskatzailea enpresa bat bada, Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egon beharko du, hala behar denean, arau honetan ezarritakoarekin bat: Nafarroako Industria Erregistroa sortu zuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikulua (2013ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 20koa).

B) Jabeen elkarteak ere onuradun izan daitezke, betiere, a) letran xedatutakoa betetzeaz gain, onuraduna izateagatik dagozkien eginbeharrak betetzeko adina ahalmen duen ahaldun edo ordezkari bakar bat izendatzen badute.

Bigarrena.–Xedea.

Laguntza hauen xedea inbertsioak sustatzea da, beroaren hiri sareen efizientzia hobetzeko, modu horretan energia gutxiago kontsumitu dadin, 2020rako Nafarroako III. Energia Planak zehaztutako helburuekin bat.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

256E/2016 Ebazpena, apirilaren 21ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratua.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honetara 538.000 euro bideratu dira guztira.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 40 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko apirilaren 21ean.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, María Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1605075