90. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 22ko 21E/2016 Foru Aginduarena; horren bidez, arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia onetsi da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 304730.

ARTE IKASKETETAN SAKONTZEKO BEKEN DEIALDIA

1. Beken xedea eta helburua.

1.1. 30 urte arteko (adin hori barne) ikasle nafarrei arte ikasketetan sakontzeko aukera ematea dute xede bekek, Espainiako zentroetan nahiz atzerrikoetan.

1.2. Beka hauen onura publikoaren oinarriak bi dira; alde batetik, bekadunek kanpoan zabal dezaketen foru komunitateko maila kultural eta artistikoaren irudia eta, bestetik, bekadunek lortzen dituzten ezagutzez egin dezaketen aprobetxamendua prestakuntza proiektuak bukatutakoan.

1.3. Hamar beka eskaintzen dira deialdian: bi arte plastikoetarako, bi ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako eta hiru musikarako, bai eta kasuan kasuko luzapenak ere.

2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Nafarra izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eta horri eustea bekak irauten duen bitartean.

2.2. 30 urte edo gutxiago izatea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

2.3. Baldintza hau betetzea:

a) Beka zein ikasketatan sakontzeko eskatzen den, haiexen izaerari dagokion ikasketa-titulu ofizialaren jabe izatea.

b) Arte eszenikoen eta musikaren diziplinetan, ospe handia duen erakunde batek hautatua izatea.

Luzapenak eskatzeko, 8. oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio.

Iruñean, 2016ko apirilaren 22an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1605047