1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
92/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, apirilaren 25eko 85/2016 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzen duena.
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak apirilaren 25ean eman 85/2016 Foru Aginduaren bidez, María Puy Díaz Aznárez andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Prestakuntza arloko Berrikuntza Bulegoko burua, kargutik kendu zen.
Alabaina, María Puy Díaz Aznárez andrea Prestakuntza Koordinatu eta Ebaluatzeko Bulegoan zen burua. Hartara, akatsa izan zen.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,
AGINDU DUT:
1. María Puy Díaz Aznárez andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Prestakuntza arloko Berrikuntza Bulegoko burua, kargutik kendu zuen apirilaren 25eko 85/2016 Foru Aginduan atzemandako akatsa honela zuzentzea:
Honela dioen tokian:
“Prestakuntza arloko Berrikuntza Bulegoa.”
Honako hau esan behar du:
“Prestakuntza Koordinatu eta Ebaluatzeko Bulegoa.”
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutura eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko apirilaren 26an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1605043