5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen hasiera bateko eraketa
Eduardo Mata Mondela jauna, Iruñeko Espetxeetako Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko lehendakaria, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14. artikuluan xedaturikoarekin bat.
Aditzera ematen du: 2016ko maiatzaren 6an, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratu zen hasiera batez. Kide hauek osatzen dute:
Batzordeko lehendakaria: Eduardo Mata Mondela jauna, Iruñeko Espetxeetako Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua.
Bokalak: Juan Miguel Iriarte Barberena jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko epaile magistratua, eta María Luisa Corbacho Simón andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko epaile magistratua.
Idazkaria: Vicente Ager Iciz jauna, Iruñeko Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 6an.–Batzordeko lehendakaria, Eduardo Mata Mondela.
Iragarkiaren kodea: J1605644