90. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 11

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

NAFARROAKO PROBINTZIAKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Probintziako Hauteskunde Batzordearen hasierako eraketa

Esther Erice Martínez andrea, Nafarroako Probintziako Hauteskunde Batzordeko lehendakaria, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Aditzera ematen du: 2016ko maiatzaren 6an Nafarroako Probintziako Hauteskunde Batzordea eratu zen hasiera batez. Kide hauek ditu:

Batzordeko lehendakaria: Esther Erice Martínez andrea, Probintzia Auzitegiko magistratua.

Bokal judizialak: Fermín Zubiri Oteiza jauna, Probintziako Auzitegiko magistratua, eta José Francisco Cobo Sáez jauna, Probintziako Auzitegiko magistratua.

Idazkaria: Juan José Ballano Gonzalo jauna, Probintzia Auzitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 6an.–Probintziako Hauteskunde Batzordeko lehendakaria, Esther Erice Martínez.

Iragarkiaren kodea: J1605767