4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA
Ediktua. 409/2015 prozedura
Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen du: organo judizial honetan neurriak aldatzearen gaineko familia-autoak bideratzen ari dira (adostu gabeko auzia), Faith John Edionwek eskaturik Desmon Omos Uwadiaren aurka. 2016ko apirilaren 13an horren gaineko epaia eman da, adingabeko alabaren gaineko neurriak ez aldatzea erabakitzen duena.
Eta, non den jakiterik ez baitago, Desmon Omos Uwadiari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, honako hau egiten dut, eta aditzera ematen zaio epaiaren kopia eskura duela epaitegi honetako idazkaritzan.
Tuteran, 2016ko apirilaren 13an.–Justizia Administrazioaren letradua, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.
Iragarkiaren kodea: J1604511